Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 API 27

PARTE HARTZE PROZESU BAT IREKI DA LOIOLA ZEHARBIDEA BIRMOLDATZEKO

Donostiako Udalak prozesu bat ireki du, Partaidetza sailaren bitartez, bizilagunekin batera Loiola zeharbidearen diseinua zehazteko. Errepide hori udalaren jabetzakoa da orain eta bertako zirkulazioa nabarmen murriztu da Urumeako autobidea ireki zenetik.

Horretarako, hiru parte-hartze saio antolatu ditu. Hiruak egingo dira Loiolako kultur etxean, apirilaren 28an, maiatzaren 3an eta 5ean, 19:00etatik aurrera.

“Loiolako bizilagunekin aztertu nahi dugu auzoa zeharkatzen duen zirkulazio bideetako batentzat zer nolako zeharbidea nahi duten jakiteko” adierazi du Partaidetzako zinegotzi Duñike Agirrezabalagak. Eta honakoa erantsi du: “Aintzat hartu beharra dago errepide horrek bere mugak dituela egun Euskotren egiten ari den obren ondorioz eta haiei, laster, Donostialdeko metro-geltoki berriaren eraikuntzarenak batuko zaizkiela. Gainera, kontuan izan behar dira, halaber, epe motzean Txomin Enearen lehenengo fasean hasiko diren obrak, haiek ere eragina izango baitute zeharbidean”.

Agirrezabalagak jakitera eman duenez, berrurbanizazio proiektuak 600.000 euroko aurrekontua du erreserbatuta. “Helburua proiektuan interesa duten alderdien artean ahalik eta adostasun handiena topatzea da, eta Loiolako auzoak azken hamarkadetan eta errepide horren ondorioz izan duen banaketarekin behingoz amaitzea. Gaur egun, hiri barruko errepide bat da eta hiri ingurune bat eta tratamendu hiritarra izan behar ditu”.

Partaidetzako, Proiektuetako eta Obretako teknikariek parte hartuko dute hiru informazio-saio horietan, eta, bakoitzak, fase bati erantzungo dio:

 Apirilaren 28an prozesua aurkeztu eta auzoaren erabilerak eta gabeziak antzemango dira. Horretaz gain, bizilagunek nahiko lituzketen erabilerez hitz egingo da.

 Maiatzaren 3ko saioan gehiago sakonduko da zeharbidea berrurbanizatzeko nahi diren erabilera horietan.

 Maiatzaren 5ean helburuak itxiko dira eta mahai gainean jarriko dira ateratzen den proposamenaren alde onak eta txarrak.

Azterturiko guztiarekin aldez aurreko proiektu bat landuko da: hainbat iragazki igaro beharko dituen lehenengo zirriborro bat; hau da, genero ikuspegiarena (ez dadila gune kritikorik egon), desgaitasunena, haurrena eta adineko pertsonena. Azkenik, behin betiko proiektua aurkeztu beharko da urtea amaitu aurretik.

Duñike Agirrezabalagak adierazi duenez, “informazioa banatu da auzoko bizilagunen postontzietan lan saioetara etor daitezen. Bestalde, gonbidapenak bidali zaizkie erakundeei eta elkarteei, kartelak jarri dira eta sare sozialen bitartez ere mugitu da deialdia”.

Parte-hartze prozesu honen aurretik, beste bi jarduketa saiakera izan dira Loiola zeharbidearen inguruan. “Lehenengoa 2007an. Lur azpiko aparkaleku bat eraikitzea erabaki zen, errepidearen azpian, baina ez zen aurrera atera, besteak beste, bizilagunek ez zutelako aparkalekuak erosteko interesik agertu. Bilduren legegintzaldian ere izan zen beste jarduketa bat, baina bidegorriaren ibilbidea margotzera mugatu zen, eta bizilagunek zeharbidearen behin-behinekotasuna luzatzen zuen jardun gisa ulertu zuten” amaitu du Agirrezabalagak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE