Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2015 ABE 10

LANGABEZIA, DONOSTIAN, 2012KO KOPURUAREN PAREAN

Donostian, berri onak ditugu langabeziaren bilakaerari dagokionez. Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko eta Enpleguko zinegotzi Ernesto Gascok adierazi duenez, “azaroan, 9.926 langabe zeuden Donostian, 2012ko abenduaz geroztik izan den kopururik txikiena. Albiste ona da, bai eta akuilu bat ere, Donostian langabezia gutxitzeko lanean jarraitzeko”.

Azaroan, langabezia tasa aurreko hilabetean baino % 1,8 txikiagoa izan da. Sexuaren arabera, gizonetan % 0,79 gutxitu da, eta emakumeetan % 2,1.

“Datu horien arabera, Donostiako populazio aktiboaren % 11,54 dago lanik gabe gaur egun. Horietatik, % 48,7 iraupen luzeko langabeak dira, eta, talde horren barruan, emakumeak % 58,4 dira eta gizonak % 54,4.

“Kontratazioari dagokionez, azaroan 9.068 kontratu egin dira, eta, oraingo honetan, kontratu horiek sinatu dituztenen % 60,3 emakumeak izan dira”, Ekonomia Sustatzeko eta Enpleguko zinegotziak adierazi duenez. “Horietatik, % 42,6 lanaldi partzialeko kontratuak dira, eta % 5, mugagabeak. Datu bat: kontratuen % 20,4 ostalaritzaren sektorekoak dira; horrek erakusten du zer garrantzitsua den sektore hori Donostiako enpleguan eta ekonomian”.

Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez, azaroaren hasieran 109.038 ziren afiliatuak, aurreko hilabetean baino 1.782 gehiago.

“Ezin gara bertan gozo gelditu –esan du Ernesto Gascok–, baina bai datu on horiengatik poztu. Gainera, horrek animatu egiten gaitu enpresak erakartzeko, negozio berriak sortzeko eta, horrekin, donostiarrentzako lanpostu gehiago sortzeko politikak sustatzen jarraitzera”.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE