Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) 706 erreklamazioa jaso zituen iaz, 2014an baino gehiago.
Miguel Angel Díez, Osasun Publiko-ko zinegotzi ordezkariak adierazi duenez, “arrazoietako bat da bulegoaren kokapen aldaketa, Morlanseko eraikinetik Mandasko Dukearen pasealekura Batez ere, kontsulta kopurua handitu da nabarmen, bulegoa eskuragarriago egonik herritarrek erraztasun handiago dutelako beren zalantzak eta kontsultak planteatzeko”.
Oinarrizko datu gisa, aipatzekoa da Telefoniak protagonista izaten jarraitzen duela erreklamazioen artean. “Kontuan izanik zerbitzu mota honek gizartean duen eskaria, ez da harritzekoa telefono mugikorra edo ordenagailu eramangarria funtsezko elementu dituzten sare sozialetan izan den hazkundea”, adierazi du Miguel Angel Diezek. 2015ean, 296 erreklamazioa egin ziren, gai hauei buruzkoak: gehiegizko fakturak, zerbitzu prestaziorik eza, sektoreko enpresek kontratua ez betetzea eta nahi ez diren mezuak jasotzea. Telefoniaren ondoren, sektore hauek dira erreklamazio gehien jaso dituztenak:
Energia: 79 erreklamazio (tarifa igoera, hornidura etenak, atzerapenak zerbitzuan, aldizkako irakurketarik eza…).
Aseguruak: 50 erreklamazio.
Banka: 26 erreklamazio. Krisiak eta bankuekiko mesfidantzak areagotu egin dute erreklamazio kopurua aurreko urteei dagokienez (komisioak kobratzea, hipotekak, lehentasunezkoak…).
Merkataritza elektronikoa: 22 erreklamazio sarean eginiko erosketengatik.
Aire garraioa: 21 erreklamazio (overbooking, atzerapenak, ekipajea galtzea).
Administrazio publikoa: 21 erreklamazio (isunak, errekarguak, gabeziak zerbitzuan…).
Miguel Angel Diezek esan duenez, “jaso diren erreklamazioen ondorioetako bat da krisi ekonomikoak eragina izaten jarraitzen duela kontsumitzailearen portaeran, zeinak erosketa ohiturak aldatu behar izan baititu, eta ez hoberako hain zuzen. Duela urte batzuk auto erosketak edo bidaiak baziren rankinean nagusi, gaur egun sektore oinarrizkoagoak dira; hala nola etxebizitza, energia, telefonia... Eta datu bitxi bat, krisiaren ondorio ere izan daitekeena: handitu egin dira jokoarekin zerikusia duten erreklamazioak”.
Dena dela, erreklamazioez gainera, kontsultak ere egiten zaizkio Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoari, bulegoan bertan edo telefonoz edota internet bidez. Iaz, 2.311 kontsulta egin ziren guztira, aurreko urtean baino 300 inguru gehiago, bulegoaren kokapen egokiagoari esker ziurrenik.
Gainera, KIUBek jarraitu du kontsumoari buruzko ikasleentzako tailer didaktikoak antolatzen, arrakasta handiz, Eusko Jaurlaritzaren Kontsumobide institutuaren diru-laguntzarekin. Behi Agurgarriak enpresa arduratzen da edukiak, materialak eta jarduerak prestatzeaz.
2015ean, “Egunen baten” izeneko ikuskizuna ibili da ikastetxez ikastetxe, “Lorentzoren Lapikoa” ipuinean oinarritutako lana. Ikastetxeek eta irakasleek oso ondo baloratu dute ekimena, desberdintasuna baloratzen delako, denok berdin janztera, gauza berberak jatera... bultzatzen gaituzten egungo kontsumo joeren aurrean.