Surf City Donostia Klusterraren jardun-plana sektoreko eragileei aurkezteko topaketaren ondoren, Ernesto Gasco Ekonomia Bultzatzeko, Ostalaritzako, Merkataritzako eta Turismoko Zinegotziak gertaera hori “Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigotik Donostiako Sustapena gure sozietatearen bitartez gauzatzen ari garen apustu sektorialaren edo espezializazio adimendunaren baitan kokatzen da” azpimarratu nahi izan zuen. Surfaren sektorearen kasuan, fabrikatzaileak, ingeniariak, banatzaileak eta surf-eskolak ditugu kideen artean, hau da, hirian, surfaren alorrean, jarduten duten enpresa eta erakunde guztiak, gehituz doazen kide berriekin batera”.
Surf City Donostia Klusterrak, “Ocean Living Lab-eko” kide gisa, produktu berriak merkaturatu aurretik azken erabiltzailearekin testatzeko hirian gauzatuko diren ekintzak antolatu ahal izango ditu. Hori berrikuntzaren ekosistema deiturikoa da; bertan, Hossegorel-etik Zarautzera bitarteko kostako 100 km-tan dauden 30 klubek hartzen dute parte, baita, zortzi kirol-portuk, EuroSIMA (Europako Surf Industrien Elkartea) eta mundu-mailako hiru enpresa liderrek ere: Quicksilver, Pukas eta Tribord.
Surf City Donostia KLusterraren jardun-planak ekimen-sorta aurreikusten du 2016rako. Helburuen artean honako hauek leudeke:
1- Surfeko profesionalen enpresa-gaitasunak hobetzea.
2.- Donostiako surfeko sektorea bistaratzea ekitaldi desberdinak antolatuz. Winter Series 2016 txapelketa
3.- WSL txapelketa erakartzea. World Surf League-rekin (WSL) lanean dihardute munduko txapelketako probetako bat Donostian egiteko.
4.- Sektorearen prestakuntza.
5.- Enpresa arteko elkarlana.
6.- World Surf Cities Network sarearekin jarduerak.
Komunikazio- eta sentsibilizazio-alorretan gauzatutako ekintzetatik eta kideentzako zerbitzu sektorialen eta banakakoen eskaintzatik (prestakuntza, berrikuntza, nazioartekotzea eta abar) harantzago, Ernesto Gasco jaunak “Donostia surfaren hiri gisa sustatzeko eta nazioartekotzeko egindako lana azpimarratu nahi izan zuen, esate baterako, WSCN-Surfaren Hirien Nazioarteko Sarea sortzea eta koordinatzea edota aurten Ocean Living Lab-ekin hasiko dugun partenariadoa, lankidetza publiko pribaturako mugaz gaindiko proiektua, non, Donostia elementu garrantzitsua izango den Agglomeration Sud Pays Basque-rekin izenpetuko dugun lankidetza-hitzarmena dela bide”.
Surf City Donostia Klusterrak 2015ean gauzatutako jardueren artean, ISPO, Municheko Kirolen eta Negozioen Azokara egindako enpresa-misioa nabarmentzen da; misio horretan zazpi enpresek hartu zuten parte. Gainera, Zurriola hondartzako Groseko Indarra Klubeko instalazioak inauguratu ziren, Donostiako Udalak Surf City Donostia Klusterraren bitartez sustatutako obrak, surfarekin lotutako jarduerak gauzatzeko kasik 250 m2-ko instalazioekin burutu zirenak. 2015eko balantzetik azpimarratu beharreko beste alderdietako bat Klusterrera kide berriak gehitu direla da, hots: Lombok XXI – Distribuidora, Open Coast – Data Base, Trinity Technology – Ingenieria, Hotel Arrizul eta Surftiger Surfboards.
Egun, Surf City Donostia Klusterra tipologia anitzeko 47 enpresek, hots, fabrikatzaileak, eskolak, dendak edo ingeniaritzak eta 14 taldek, horien artean, federazioek, prestakuntza-zentroek edo zentro teknologikoek osatzen dute.