Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2020 OTS 03

DONOSTIAKO SOZIALISTEK HIRI KOHESIONATU, PLURAL ETA AURRERAKOI BATEN ALDEKO KONPROMISOA BERRITU DUTE

Donostiako Sozialisten bozeramaile Marisol Garmendiak azpimarratu duenez, "Donostiarekin dugun konpromisoa, donostiarrei zerbitzu publikoa emateko dugun bokazioa eta hiri hobe baten alde lan egiten jarraitzeko ilusioa berritzen ditugu, sozialki kohesionatuagoa, kalitatezko enplegu gehiagorekin, gure gazteentzat lan eta etxebizitza aukera gehiagorekin".

Donostiako Udaleko PSE-EEko beste lau zinegotziekin batera, Garmendiak adierazi duenez, "Mundura zabalik dagoen hiri kosmopolita, euskalduna eta eleaniztunaren alde lan egingo dugu, gurekin bizi eta lan egin nahi dutenak besoak zabalik integratuko dituena; handinahia duen hiria, espazio publikoak berreskuratzeko balioko duten proiektu eraldatzaile eta jasangarriak dituena, hala nola auzoetan sozialistok gidatzen ditugun proiektu berriak, Iztuetako biaduktoa kentzea, Loiola eta Añorgako bulebarizazioak, Kontxako pasealekua oinezkoentzat bihurtzea, garraio publiko iraunkorra sustatzea, bertako parke eta lorategiak zaintzea, kultura eta sorkuntza artistikoari laguntzea edo ekonomia bultzatzea ahaztu gabe.

Bozeramaile sozialistak adierazi duenez, "Donostiako Sozialistok irmoki sinesten dugu hiri bat bere herritarrak direla. Eta guk herritartasun aske baten alde lan egingo dugu, desberdin pentsatzen eta sentitzen duenarekiko errespetuzkoa, zubiak ezartzeko prest, ez horiek dinamitatzeko prest baina irmoa printzipio demokratikoen defentsan eta jarrera bortitz, antidemokratiko eta faxstoideen salaketan eta arbuioan. Eta hori diot gaur egun oraindik ere Donostiako eta euskal gizartean badaudelako muturreko nazionalismotik gorrotoan eta intolerantzian bizi direnak eta erasotzeko gai direnak, atzo bezala, Gregorio Ordoñezen omenezko plaka, Askatasunaren hiribidean ETAren beste biktima batzuen omenez jarritako plakekin egin zuten bezalaxe ".

Donostian ezin da lekurik egon terrorismoak hiri honi eta bertako bizilagunei eragindako mina ukatzen duten jarrerentzat. Ezta inpunitatea erasotzailentzat, ezta ere isiltasun konplizerik nazionalismo erradikalaren eraso hauek gogor gaitzesten ez dituztenentzat. Donostiako Sozialistok etorkizunera begiratu nahi dugu, baina gure iragan berriena ahaztu gabe. Donosti plurala eraikitzen jarraitu nahi dugu, bakean, askatasunean eta aurrerabidean. Eta horretan jarriko dugu gure ahalegin guztia. Guztion artean lortu dugu ", gaineratu du.

Ernesto Gascok Pedro Sanchezen gobernua utzi ostean berrantolatu da talde sozialista. Marisol Garmendiak zinegotzi taldearen bozeramailearen papera bere gain hartu du, Duñike Agirrezabalaga eta Enrique Ramos ordezko bozeramaile gisa jardunez.

Gobernu-organoak ere egokitzen dira. Bigarren Alkateordetza Marisol Garmendiak izango du eta Duñike Agirrezabalagak hirugarrena. Donostiako Sozialisten aldetik Tokiko Gobernu Batzarreko kide gisa Marisol Garmendia, Enrique Ramos eta Duñike Agirrezabalaga egongo dira hemendik aurrera.

Zinegotzi sozialisten ordezkaritzei dagokienez, ardura gehienak dauden bezala geratzen dira. Ernesto Gascok betetzen zituenak Enrique Ramosen esku geratu ziren, eta hark, Ekologia eta Osasun Publikoko ordezkaritzekin batera, Ekonomia Sustapena, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoa. Azken eskumen horren titularra Cristina Lagé izango da laster, Donostiako Udaleko zinegotzi kargua hartzen baitu.

Donostiako Sozialisten taldeak ere Udaleko Idazkaritzari jakinarazi dizkio erakunde, sozietate eta batzorde ezberdinetan izandako ordezkari aldaketak, Ernesto Gascoren baja estaliz.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE