Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 OTS 23

BERTAKO PRODUKTUEK IDENTIFIKATUTAKO LEKUA IZANGO DUTE DONOSTIAKO ALDE ZAHARREKO DENDETAN

Sustapen Ekonomiko, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismo Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren eta Guztiona Klusterraren bitartez, Donostiako merkataritzan bertako produktuaren ikusgarritasuna sustatu nahi du eta, horretarako, “bertako benetako zaporea duten produktuak” kanpaina jarriko du martxan. Kanpaina horren bitartez, produktuak identifikatutako lekuan jarriko dira denda bakoitzean. Zurezko kaxa batean egongo dira ikusgai kanpainaren xedea eta horri atxikitako denden mapa zehaztuko dituen liburuxka batekin. Orain arte Alde Zaharreko 19 dendek eman dute izena ekimen honetan.

Asko dira Donostian jada bertako benetako zaporea duten produktuak eskaintzen dituzten dendak, Kilometro 0 jakiak, “hurbilekoak” gisa ere ezagutzen direnak; hauek, kontsumitzailearengana iritsi aurretik milaka kilometro egiten dituzten produktuek ez bezala, bertan egiten eta merkaturatzen dira, freskoagoak dira, kontsumitzailearengandik hurbilago daude eta karbono-lorratza murriztea lortzen dute.

Ernesto Gasco Sustapen Ekonomikoko eta Merkataritzako zinegotziak honako hau adierazi du “kanpainaren helburua dendetan identifikatutako leku bat orokortzea dela, kontsumitzaileek, bertakoek nahiz bisitariek, bertako produktua zein den identifikatu ahal izateko. Horretarako, zurezko kaxa bat diseinatu da, bertako benetako zaporea duten produktuak lelopean denda bakoitzak bere bezeroei eskaini nahi dizkien produktuak sartu ahal izateko eta, baita, liburuxka bat ere bertako produktuak kontsumitzeak dituen onuren eta ekimen horretara atxikitako establezimenduen berri emanez” Gainera, kanpaina autobusen markesinetan informazio-panelak jarriz indartuko da.

Esperientzia pilotu bat da, Gipuzkoako Merkatarien Merkataritza Federazioarekin lankidetzan gauzatu dena; San Sebastián Shopss, Zaharrean eta Bretxak ere hartu dute parte ekimen horretan.

“Proiektu honek, bertako benetako zaporea duten produktuen kanpaina honek, hiriko sektore estrategikoen (Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoa) lankidetzaren bitartez bertako produktuen kontsumoa sustatzeko apustu horretan beste une gogoangarri bat izan nahi du eta, horrela, tokiko ekonomiaren garapenari, donostiarren osasunaren zainketari eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeari ekarpena egin karbono-lorratza murriztuz” azpimarratu du Ernesto Gasco jaunak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE