Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 OTS 19

URTARRILAREN 23KO OROIGARRI BAT OPARITUKO DIE DONOSTIA FESTAK DANBORRADA GUZTIEI

Producto Producto

Arrakasta handikoa izan zen Europako Kultur Hiriburuaren urtea inauguratzeko ekintzan danborradek izandako parte-hartzea. “Donostiar guztien oroimenean geratu dira danborradek erakutsitako maitasuna, aukeraturako lekua eta ekintzak orokorrean piztutako poza”, nabarmendu du Festa Jardueretako Alfonso Gurpegi zinegotziak.

Hain zuzen ere, eta danborradei eskerrona erakusteko, oroigarri berezi bat emango die opari Donostia Festak erakundeak, urtarrilaren 23an Kontxa hondartzako elkarraldian parte hartu zutelako. “Egun hartan airetik egindako argazkirik onena bidaliko diegu danborrada partaide guztiei", Gurpegiren esanetan. Argazkia 600 x 300 milimetroko metalezko euskarri batean dago, “denok buruan izan dezagun ekintza gogoangarri, arrakastatsu eta ikusgarri-ikusgarri bat, non herritarren partaidetza eta sentipen kolektiboa nabariak ziren", nabarmendu du Festa Jardueretako Alfonso Gurpegi zinegotziak.

Era berean, ia guztiz jasota ditu Donostia Festakek danborradei 2016ko Hiriburutzako urtearen oroigarri emandako gorbata guztiak, euskarazko bertsioan akats ortografiko bat baitzuen. Horiek egin zituen enpresa akatsaren errua onartu eta, Udalak bat ere ordaindu gabe, konpontzen dihardu; hortaz, laster itzuliko dizkiete gorbatak, testua behar bezala brodatuta dutela.

Gainera, baliabide elkarreragile bat abiarazi du Donostia Festak erakundeak, herritarrek parte har dezaten beren argazkiekin 2016ko Danborrada eta Inauteriak oroimena gordetzen.

Hona hemen herritarren esku dagoen lotura: https://www.flickr.com/photos/fiestasdonostia/albums/.

“Donostia Festakek ezarritako 1.300 argazki daude han, eta gustatuko litzaiguke partaideek nahiz ikusleek jarduera horiek gauzatu bitartean egindakoak ere gehitzea", esan du Alfonso Gurpegik.

Ekimena elkarreragilea denez gero, hala nahi dutenek argazkiak deskargatu eta Filckr-en Donostia Festakek duen atalera Danborradan eta Inauterietan egin eta beste donostiarrekin partekatu nahi dituztenak. Sustapen ekintzetarako erabil ditzakegu argazkiak. Argazkiak Flickr webgunean agertu ahal izateko, ondoko helbide elektronikora bidali behar dituzte, posta elektronikoz:

 donostiakofestak@donostia.eus

Jakina, lotura horren bidez jasotako argazkiren bat erabiltzen duten bakoitzean, egilearen izena agertuko da argazkiaren beheko eskuin bazterrean, egileak hala adieraziz gero.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE