Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2018 URR 10

NORIA ERRALDOI BAT, DONOSTIAKO EGUBERRIETAKO ELEMENTU ERAKARGARRIA

Donostiak, Egubierrietan, hainbat elementu erakargarri izango ditu, eta horietako bat noria erraldoi bat izango da, Alderdiederren jarriko dena. Ernesto Gasco alkateordeak esan duenez, noria 50 metro garai izango da, eta “Kontxako badiaren, udaletxearen eta are Artzain Onaren katedraleko dorrearen beste ikuspegi bat eskainiko du”.

“Seguru nago elementu garrantzitsua izango dela hiriarentzat jaietan; izan ere, Eguberrietako azoka Frantzia pasealekuan egongo da, eta agian lehen edizioan jarri zenaren antzeko noria bat ere izango da”.

Noriak lagun egingo dio duela urte batzuetatik hona Cervantes plazan, On Kixoteren eskulturaren gainean, jartzen den argi bola erraldoiari.

Gainera, Egubierrietako azoka izango da nagusi Frantzia pasealekuan. “Iaz 300.000 pertsonatik gora inguratu ziren azokako etxola eta beste elementu erakargarrietara, eta aurten erantzuna are hobea izango da”, nabarmendu du Ernesto Gascok.

Sustapeneko arduradunen helburua da Eguberrietako eremu bihurtzea hiriko erdialdea, Frantzia pasealekutik Alderdiederreraino, tokiko merkataritzari garrantzia emanez salmentarako hain garrantzitsuak diren garaiotan. Horrez gainera, Eguberriak Donostiarentzat erakargarri turistiko bat izatea ere nahi dute.

Noria, Royal Bavaria Wheel, 50 metro garai da, 36 gondola ditu, eta bidaia bakoitzean 216 pertsona sar daitezke. Basquetourrek iragarri du haren babesle gisa lagunduko duela.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE