Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 OTS 12

UDALAK BARATZA PROFESIONALAK PRESTATU DITU LANGABEZIAN DAUDEN PERTSONENTZAT

Auditz Akularren kokatzen dira. Lehen urtean, lursaila doakoa izango da. Produkzioa supermerkatu nagusietan banatzea erraztuko da.

Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Donostia Urban Lur proiektua abian jarri du, nekazaritza-sektorea ezagutzea sustatzeko asmoarekin. Hain zuzen ere, nekazaritzako produktuen ekoizpenean oinarritutako enpresa-proiektua abian jarri nahi duten herritarren eskura ondorengoak jarriko ditu: laborantzarako lursaila eta azpiegitura egokiak, lana egiteko tresnak, nekazaritza eta negozio arloko prestakuntza teknikoa eta produktuak merkaturatzeko laguntza eta aholkularitza.

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi du: “ekimenaren bitartez, Donostiak hiriko nekazaritza-sektorea aintzatesteko bidea egiten jarraitzen du. Guztiona Klusterrarekin gure inguruneko ekoizleak bildu genituen, eta jarduera honekin, tokiko ekoizpenaren ahalmena areagotu nahi dugu, barne-kontsumoa hornitzearren. Gainera, dagoeneko harremanetan jarri gara supermerkatuen kate batzuekin, produktuen banaketa bermatze aldera.

Donostia Urban Lur proiektuak sei pertsona ekintzaileri 2,74 hektareako espazioa eskaintzen die, 4.000 eta 6.000 metro karratu arteko sei partzelatan zatituta. Horiek guztiek ur-hornidura, 380 metroko negutegi-tunela eta ibilgailu mekanikoentzako sarbidea dituzte. Halaber, Fraisoro eskola profesionalak nekazaritzako prestakuntza teknikoaren ibilbidea eskainiko die erabiltzaileei, edota ekintzailetza-proiektua gauzatzeko enpresa-prestakuntza eta produktuak merkaturatzeko aholkularitza eta laguntza ere bai. Dagoeneko jarri dira harremanetan zenbait supermerkatu-katerekin, tartean, baratzetako ekoizpenaren banaketa-kanala ezartzearren.

Partzelen alokairuaren onuradunak izateko aukera izango dute oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoek. Partzelak esleitzeko, ondorengo alderdiak baloratuko dituen puntuazio-sistema izango da kontuan:

- Aurkeztutako proiektuaren diseinua eta kalitatea.

- Proiektuaren bideragarritasuna.

- Proiektuaren garapen iraunkorra: ekoizpen ekologikoko ustiapenak.

- Prestakuntza. Prestakuntza espezifikoa beharrezkoa ez den arren, nekazaritzarekin lotutako ikasketak kontuan hartuko dira. Baratza hiru urteko denboraldirako emango da; lehen urtean %100eko hobaria izango da, eta gainerakoetan hilero 350 €-ko errenta ordaindu beharko da.

Altzako Auditz Akularren kokatutako partzelak egokitzeko lanak gaur, asteartean, hasiko dira; bideak eta sarbideak egokituko dituzte, urak kanalizatu eta denek erabiltzeko espazio bat eraikiko dute, tresnak eta nekazaritzako makineria gordetzeko. Interesatuek eskaera egin ahal izango dute Donostiako Sustapenaren web orrialdean, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE