Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2015 UZT 10

UDA HONETAN, DONOSTIAKO HIPODROMOAN 43 LASTERKETA IZANGO DIRA, 8 EGUNETAN

Donostiako Udalak uda honetako zaldi lasterketen denboraldia salbatzea lortu du, eta guztira 43 lasterketa antolatu ditu, 8 egunetan banatuta.

Sustapeneko eta Garapen Ekonomikoko zinegotzi Ernesto Gasco pozik agertu da lortutakoarekin; izan ere, “biziak izan dira alderdi inplikatuekin egindako bilerak, eta, azkenean, emaitza ona izan dute”.

Donostiako hipodromoko egutegia uztailaren 26an hasiko da, igandearekin; hain zuzen, denboraldia teknikoki prestatzeko, izena emateko eta bestelako izapideak egiteko behar den denbora kontuan hartuta hautatu dute egun hori. Horrez gain, abuztuaren 3an, 9an, 15ean, 21ean eta 31n eta irailaren 7an eta 11n ere izango dira lasterketak.

Lortutako akordio horrekin, udako sari nagusi guztiak izango dira: Urrezko Kopa, Eusko Jaurlaritza saria, Hotel Maria Cristina saria, Criterium Internazionala saria eta Donostia Sari Nagusia. Egutegia datorren asteartean bidaliko diote zaldi hazkuntza sustatzeko elkarteari, onar dezan.

Ernesto Gascok azpimarratu duenez, “Donostia, berriz ere, estatu osoko turfaren hiriburu izango da, eta hurrengo urtean hipodromoaren mendeurrena ospatzeko prestatzen ari da; gainera, historian zehar zaldi lasterketei eutsi dien bakarra izan da”.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE