Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 AZA 24

SINATUTA DAGO ZUBIETAKO ESPETXERAKO LURSAILA SALTZEKO HITZARMENA

Gaur arratsaldean sinatu dute Hirigintza Sostengagarriko zinegotzi Enrique Ramosek eta Espetxe Azpiegitura eta Ekipamenduen Estatu Sozietatearen buru Andreu Roca jaunak Eskuzaitzeta ZO.08 eremuko komunitate ekipamenduko lursaila eskualdatzeko agiria, Zubieta-Donostiako espetxe berria eraikitzeko erabiltzekoa.

2.087.250 euro (BEZ eta guzti) ordaindu dizkio eta Espetxe Azpiegitura eta Ekipamenduen Estatu Sozietatea SAk Donostiako Udalari lursailaren truk. 284.255 metro koadro da lursaila.

2011ko apirilaren 11n sinaturiko hitzarmenean xedaturiko baldintzen arabera, gainera, 6.000.000 euro jarriko ditu Estatuak eremurako urbanizazio karga moduan. Kopuru horretatik, 3.600.000 euro ordainduta daude dagoeneko, hortaz, espetxe berria abian jartzea ahalbidetuko duten zerbitzuak garatu ondoren ordainduko dizkiote gainerako beste 2.400.000 euroak.

Espetxe Azpiegitura eta Ekipamenduen Estatu Sozietatearen buruak ez du azaldi noiz hasiko diren lana lizitatzen, nolanahi ere den, datorren urtean izan badaiteke ere. 588 ziegarako 6 modulu eta modulu balioaniztun bat izango ditu espetxe berriak.

Espetxe berria eraiki eta Martuteneko egungo espetxea lekualdatu ondoren, Txomineneko hirigintza plangintzaren bigarren fasea hasiko da, non gehienez ere 359 etxebizitza jasotzeko asmoa dagoen: 182, babes ofizialekoak; 91, prezio tasatuko etxebizitzak eta 86, prezio libreko etxebizitzak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE