Donostiako Udalak, hiriaren etorkizunaren oinarriak finkatzeko, Donostia Sustapenaren bidez, 2022ko DSS Ekonomia Bultzatzeko Plana abian jarri du, eta 8,4Â milioi euroko zuzkiduraz hornitu du.
Planak bost jarduera ildo aurreikusten ditu, bakoitza dagokion aurrekontu zuzkidurarekin:
- Lurralde kohesioa eta enplegua sustatzea, lan merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten taldeentzat, esaterako, gazteentzat, emakumeentzat eta 45Â urtetik gorakoentzat. 4Â milioi euro
- Enpresa proiektu berriak bultzatzea eta ekintzailetzaren aldeko apustua sustatzea.1Â milioi euro
- Kalitatezko zerbitzuen enpresa sarea indartzea eta eraldaketa digitala egiten laguntzea. 2,19Â milioi euro
- Zientzia eta berrikuntza bultzatzea, hiriaren apustu eta marka gisa. 476.890Â euro
- Hiri eraldaketa jasangarri eta berritzaileak. 686.101Â euro
Eneko Goia Donostiako alkateak adierazi duenez, "Udala ekonomiaren eragile bultzatzailea eta suspertzailea da. Apurka-apurka amaitzen ari den pandemiaren bi urte gogorren ondoren, egoera larrienean dauden pertsonei eta sektoreei laguntzea da ekonomia bultzatzeko plan berri honen helburua, oraindik ere botere publikoek ahalegin bat egitea eskatzen baitute."
Bestalde, Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak esan duenez, «ikuspuntu sozioekonomikotik, hiria pandemia aurreko datuak berreskuratzen ari den une honetan jarri dugu abian Plana; izan ere, langabeziak behera egin du eta Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonen kopurua nabarmen igo da. Hala ere, errealitatea aintzat hartu behar dugu, eta datuak onak diren arren, oraindik ere, genero arrakala dago lan merkatuan, 45 urtetik gorakoek eta bazterketa arriskuan daudenek zailtasunak dituzte lana aurkitzeko, eta gazteak kalitatezko enplegua lortzen ahalegintzen dira, egunero».
Garmendiaren ustez, «gure eredu ekonomikoaren oinarriak finkatzeko unea da; horretarako, etorkizunean inbertituko duen plan bat behar dugu: gazteetan, sektore tradizionalen digitalizazioan, berrikuntzan eta zientzian, inor atzean utzi gabe. Urte hauetan zerbait ikasi badugu, talderik zaurgarrienei arreta berezia eman behar diegula da».