Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 API 01

TXAPIÑENEKO ESPALOIAK BERRITZEN

Producto Producto Producto

Donostiako Udala Txapiñene kaleko espaloia berritzen ari da egun hauetan, Altzako San Jose Calasanz eskolaren pareko espaloia, hain zuzen ere.

Bide Publikoetako zinegotzi Miguel Angel Diezek esan du “aspaldiko urte hauetan egin beharrean zegoen obra” dela orain egiten ari direna. “Erabat hondatuta zegoen espaloia pare honetan, eta Mirandako harri txintxarrez egindako baldosak ziren oraindik ere. Orain, hexagono itxurako lauza zuriak eta gris koloreko zerrenda jarri behar dugu, udalerri guztian den bezala”.

Gutxi goiti-beheiti 13.000 euro kostatuko da obra, eta 70en bat metro espaloi konponduko dituzte. Lehengo baldosak kentzen ari dira orain, berriak jartzeko bidea izateko gero. Dena dela, hauekin ez dira bukatuko kale honetako lanak, eta segida izango dute harik eta konpondu gabe geratuko den espaloi zatia konpondu arte.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE