Gaur ekingo zaio Parte Zaharreko hondakinak biltzeko sistema ebaluatzeko prozesuari, Parte Zaharrean Bizi auzo elkartearekin, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin eta Zaharrean eta SShops Donostia merkatarien elkarteekin adostu bezala.
Helburua hondakinak biltzeko sistema ebaluatzea da: eraginkortasuna eta gogobetetasuna, batetik, eta, bestetik, neurri zuzentzaileak eta sistema etengabe ebaluatzeko neurriak detektatzea.
Datozen egunotan, eremu-ikerketa bat egingo da: 400 inkesta egingo zaizkie auzotarrei, telefonoz; aurrez aurreko 10 elkarrizketa, gastronomi elkarteei; 70, ostalaritzako establezimenduei; 5, ostatuei eta 40, dendei.
Ekainaren bigarren hamabostalditik aurrera, bi lan saio egingo dira, erasandako sektore guztiekin: auzotarrak, ostalaritzakoak, gizarteak eta dendariak. Hiri Zerbitzuetako eta Udaltzaingoko udal ordezkariek ere parte hartuko dute saioetan.
Irailean, hirugarren fase batean, prozesuaren memoria egingo da. Bertan, emaitzak eta detektatu diren hobetzeko neurriak jasoko dira, bai eta analisi bat ere, Hiri Zerbitzuen arloak egina, neurriok bideragarriak diren ala ez jakiteko.