Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2015 ABU 18

NOTA ONA EMATEN DIOTE TURISMOARI DONOSTIARREK

Jarrera ona dute donostiar gehienek turismoari dagokionez. Halaxe ondorioztatzen du maiatzean Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eginiko inkestak, horren emaitzen berri abuztuan izan badugu ere.

455 donostiarri egin diete inkesta, herritarrek Donostiako turismoaz zer uste duten jakiteko asmoz.

% 85ek uste ona du turismoari buruz, batez beste, 10 puntutatik, 7,76 emanda. % 4,5ek besterik ez dio nota txarra jartzen turismoari.

Inkesta egindakoen % 92ren ustez, turismoa ona da Donostiako ekonomiarako, eta % 87,7k 10 puntutik 5 ematen dio turistek egiten duten kulturazko ekarpenari, gure kulturaren hermetismoa arintzen laguntzen duelakoan.

Inkestatik ondorioztatzen demez, donostiarron % 90,8k ez du zuzenean inolako istilurik izan turistekin, ezta zeharbidez ere (73,6k).

Turismoaren irudiari dagokionez, gehiengoaren ustetan ez du zikinkeriarik sortzen (% 56k, % 27,7ren aldean), ezta zaratarik ere (% 38,2k, % 28en aldean), eta ez dute hiria gehiegi betetzen (% 60k, % 14,5en aldean). Iritzi nagusiaren arabera, turistak etortzeak prezioak igoarazten ditu (% 54,9k, % 20,9ren aldean).

Inkesta egindakoen iritziz, sektorerik onuradunenak ondokoak dira: ostalaritza (% 9,2), aloimendua (% 9,1), dendak —jantziak, batez ere— (% 7,3) eta aparkalekuak (% 7,3).

Donostiarrek ontzat jotzen dute kultura kezka duen turista (10etik, 8,3), familian datorrena (10etik, 7,8), gastronomiagatik datorrena (10etik, 7,7) eta kirolagatik datorrena (10etik, 7,3). Sailkapenaren amaieran, motxilazaleak (10etik, 6,4) eta “gautxoriak” (10etik, 5,5).

Azken buruan, prezioak igotzearena gorabehera, irudi ona du turismoak donostiarren artean. Ez dute hartzen gatazkatsutzat, eta, galde sortari erantzun dietenen artean, aberastasun ekonomikoaren eta kulturalaren iturburu da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE