Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2015 IRA 10

MUNTOKO PLAZA BERRIA ERREALITATE BIHURTZEN HASIA DA

Producto Producto Producto Producto

Hainbat hilabetez atzeratu badira ere, jadanik hasiak dira Munto baserri zaharraren lursaila txukuntzeko lanak. Aieteko bizilagunen aisiarako gune bihurtuko da alde hori.

Hirigintza Sostengagarriko zinegotzi Enrique Ramosek gogorarazi duenez, “baserri zaharra 2013an bota zuten, eta Udalak plaza bat diseinatu zuen oruberako; prozesu hartan, Aieteko bizilagunek parte hartu zuten, Lantxabe elkartearekin bidez. Hain zuzen, ia ehun ideia aurkeztu zituzten bizilagunek, eta prozesu haren emaitza da gaur, azkenean, errealitate bihurtzen hasia den obra hau”.

Hirigintzako zinegotzi sozialistak adierazi duenez, aurreko udal gobernuak 120.000 euroren kontu-sail bat utzi zuen obra hau egiteko.

“Hala ere, proiektua ez zegoen osatua. Plaza berrian txertatuta egongo diren baserri zaharraren horma hondarrak trinkotu eta txukundu egin behar izan ditugu; horregatik, beste 60.000 euro gehiago jarri ditugu aurrekontuan, obra ondo burutzeko” esan du Ramosek.

Beraz, Aieteko plaza berri hau egiteko aurrekontua 180.000 euro izango da azkenean, eta egiteko epea bi hilabetekoa izango da. Lanak amaitutakoan, bizilagunek plaza berri bat izango dute, zuhaitzez eta lorategiz jantzia, irekia, banku luzez hornitua, eta agertoki txiki bat ere izango dute bertan, askotariko ekitaldiak egiteko; haren azpian, informazio panelak jarriko dira, Munto baserriaren historia eta Aieteko auzoan izan duen garrantzia gogorarazteko. Plazara oinez sartzeko bideak izango dira, bai eta tokan ibiltzeko gune bat ere.

“Uste dugu obra honekin Aieteko bizilagunak pozik egongo direla; izan ere, urte askotxotan ikusi behar izan dute baserri zaharra nola ari zen hondatzen, eta asko itxaron behar izan dute, laharrak eta promesek orubea hartzen zuten bitartean”, azpimarratu du Enrique Ramosek.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE