Donostiako Gobernu Batzordeak 2016-ko Fundazioaren ordezkari berriak izendatuko ditu. Ernesto Gascok gogora ekarri duenez "azken lau urteotan behin eta berriz eskatu dugu bertan parte hartzea, eta beti Bilduren ezetza jaso dugu".
Alkate berriarekin izan duen bilera batean Gascok "pluraltasuna errespetatzeko asmoz eta azken urteotan egin dugun eskariari jarraituz" PSE-EEren ordezkariren batek Fundazioan parte hartzea eskatu zion Eneko Goiari, kontuan izanik bai lehen, bai orain, PSE-EE bigarren indarra dela Donostian.
Ernesto Gasco patronoa izango da eta Marisol Garmendia, berriz, ordezkoa. Gascok bere poza azaldu du lortutako lehen akordio hau dela eta.