Donostiako Sozialistok parte hartu dugu euskararen alde eguerdian Konstituzio plazan egin den ekitaldian eta eguraldiak lagundu ez duen arren, giro aparta egon da. Marisol Garmendia, zinegotzi eta hautagai sozialista izan da bertan.
Manifestuaren irakurketan parte hartu dute alkateak eta Donostian ere euskaraz ekimenarekin bat egin duten tabernari, dendari, sukaldari, kirolari, irakasle, euskaltegiko ikasle eta auzo batzordeetako ordezkariek.