Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2018 MAI 28

EKAINAREN 1EAN HASIKO DA HONDARTZA DENBORALDIA, OSTIRALAREKIN

La Kontxa hondartza

La Kontxa hondartza

Datorren ekainaren 1ean izango dute estreinaldia Donostiako hondartzek. Zerbitzu guztiak abian jarriko dituzte, olanak, itzalkinak eta bainualdi lagundua izan ezik, 15ean hasiko baitira horiek.

Hondartzen ardura duen zinegotzi Miguel Angel Díezek adierazi duenez, “aurten oin garbitoki gehiago izango dira. Kontxan, Ondarretan eta Zurriolan (2) egongo dira, azken urteotan jarritakoei gehituta”.

Hondartzak urte osoan garbitzen dituzten arren, udaldian zerbitzu orduak egokitu egiten dira. Hala, gauez galbahetzen da hondarra, 10:00ak arte, makinek erabiltzaileak gogaitaraztea galarazteko. Ordu horretatik aurrera, eskuz garbitzen dute hondartza: zakarrontziak hustu, pasealeku irtena eta hondartza sarbideak eskobatu… Gainera, gabarroiak ere txukuntzen dituzte, kaioen pausalekuak izateagatik, zikin egoten baitira. Bestalde, bada txalupaz egiten den zerbitzu bat: uretako hondakin flotagarriak jasotzekoa. Guztira, 25 lagunek osatzen dute egunero hondartzak txukuntzeaz arduratzen den lantaldea. “Zertan esanik ez, gure hondartzak behar bezala egotea denon eginkizuna dela. Egunero txukuntzen ditugu, baina erabiltzaileek ere arduratu behar dute hondartzak zaintzeaz eta ez zikintzeaz, zakarrontziak erabilita eta besteei eragozpena eragin diezaiekeen ezer bota gabe”, zehaztu du Miguel Angel Díezek.

Gurutze Gorriaren sorospen zerbitzua ere hasiko da ekainaren 1ean. 22 sorosle daude guztira, haietako 7k Kontxa hondartzan ematen dituzte zerbitzuak; 6k, Ondarretan eta San Klara uhartean, eta, 9k, Zurriolan.

Eutsi egin die Udalak hondartzetako ohiko gainerako zerbitzuei. Aldagelak zabalik egoten dira ia urte osoan, eta ordutegi zabalagoa izango dute hondartza denboraldian: ekainean eta irailean 09:00etatik 20:00ak arte egongo dira zabalik, eta uztail-abuztuetan, ordu erdi gehiagoan, 20:30ak arte.

Diezek adierazi duenez, ekainaren 15etik aurrera, eskura egongo dira olanak eta eguzkitakoak. “Guztira, 1.400 olan, karpa eta itzalkin dira, hiru hondartzen artean. Egun, guztiek ez dute esleipendunik, hortaz, hondartzara doan edonork eskura dezake eman gabe dagoenetako bat, denboraldi osorako ala egun bakarrerako alokatuta. Honela daude banatuta olan eta itzalkinak: Kontxa hondartzan: 440 olan Ondarreta hondartzan: 424 olan 198 itzalkin 98 karpa Zurriola hondartzan: 240 olan

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE