Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 EKA 03

NOTA BIKAINA LORTU DU SUKALDARI JANTZIA HAUR DANBORRADAN ERE SUSTATZEAK

Sukaldariaren irudia ere desfileko konpainietan txertatzea izan zen azken Haur Danborradako berritasunetako bat. Aho batez onartu zuten ikastetxe partaideek janzkera hori Haur Danborradan sartzea.

Jaia amaitu ondoren, inkesta bat bidali zien Donostia Festak erakundeak ikastetxe guztiei, esperientzia nola irten zen jakin eta erabakiari buruzko iritziak jasotzeko.

Emaitzek ez dute zalantzarik onartzen. Festa Jardueretako zinegotzi ordezkari Alfonso Gurpegik adierazi duenez, “inkestako galderei erantzun dietenen % 75en ustez, desfilearen jai osagaia aberasten du sukaldari jantzia ere hartan sartzeak. Ikastetxeen % 52k erabaki zuten aurten sukaldariak sartzea haien konpainietan, eta horientzat, % 100 izan da aldekoa haien taldearen erantzuna. Gure ustez, hortaz, arrakastatsua izan da erabakia”.

Gainera, % 35 prest legoke datozen urteetan sukaldariak sartzeko, aurten konpainietan sukaldaririk izan ez dutenen artean. Galdetutakoen % 83ren ustez, egokia izan zen ekintzarako jasotako informazioa.

Kontuan izan beharrekoa da desfilean sukaldari jantzia borondatez sartu zutela. “Arropak eta upeltxoak erosteko ahalegina egitera adoretu zituen Donostia Festak erakundeak ikastetxeak, are horretarako diru laguntza berezi bat eman ere, baina borondatez erabaki zuten, inor ez zegoen behartuta hala jokatzera”, zehaztu du Alfonso Gurpegik.

“Gastu guztiak haien lepotik ordaindu beharko dituzte datozen urteotan sukaldari jantzia haien konpainietan sartzea erabakitzen dutenek", esan du Festa Jardueretako zinegotziak, eta gogora ekarri du konpainiei gutxienez bi ilara sukaldari sartzea eskatu zietela, nahiz eta baten batek soldadu upel guztiak sukaldariz ordezkatu dituen”.

Bestalde, nagusien danborraden banderetarako gorbatak aldatzen amaitu dute, eta urtarrilaren 23ko ekintzan parte hartu izanari buruzko argazki orokorra ere jasoko dute, Kultur Hiriburutzaren alde agertu baitziren ekintza hartan danborradok. Datorren astean, Haur Danborradako konpainien arduradunekin izan beharreko bileraren baitan, ikastetxeok jasoko dute gorbata berria, euskarazko testuan zegoen akatsa zuzendu ondoren.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE