Azken hilabete hauetan, Behatoki Adimendunari jauzi kualitatibo bat emateko lanean jardun da, hura udalen jarduera-politiken plangintzaren baitan integratutako egitura gisa sartzeko eta ez datuak eskaintzeko soilik, baizik eta, plangintza estrategikoan eta horien eraginaren neurketan laguntzeko.
Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, aliatuekin, horien artean, Unibertsitatearekin, ezagutza-komunitate bat eratzea jarri du xedetzat. Gaur izenpetzen den akordioaren bitartez, udal-politikaren erronkak lantzea planteatzen da diziplina bakoitzeko adituekin lankidetzan datu-bankua aztertuz. Lankidetza horrek, Gasco-ren hitzetan, “udal-plangintzan ezagutza, komunitate zientifikoari aplikatuta, integratzea du xede eta, era berean, ikerketa-taldeei eta, baita, ikasleei ere, euren lanak errealitate ekonomiko laboraleko erronketara eta beharretara bideratzeko aukera eskaintzea”.
Urtero, Gipuzkoako Campusean 2.000 pertsona inguru lizentziatzen direla kalkulatzen da. Ez dakigu horietako zenbatek erabakitzen duten atzerrira joatea, bai euren prestaketarekin jarraitzera bai lanera. EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzarekin izenpetutako akordio honekin, azken bost urtetan ikasketa-zentroetatik dagokien tituluarekin irten dutenen datu-base bat eratu nahi da beste herrialde batean finkatzea erabaki dutenak detektatzeko. Behin haiekin harremanetan jarrita, galdera-sorta bat planteatuko zaie zein arrazoirengatik joan ziren atzerrira, atzerrian jarraitzen al duten, herrialde horietan zein lan egiten duten eta itzultzeko zein asmo dituzten azal dezaten. Lan horiei otsailean ekin zaie eta lehenengo emaitzak ikasturte akademiko hau amaitzerako lortzea aurreikusten da.
Behatoki Adimendunak EHUarekin landuko duen beste alderdietako bat Donostiaren auto-diagnostikoaren prestaketa da xede turistiko iraunkor gisa eta xede hori erdiesteko, alegia, hiria xede berritzaile, teknologiko, iraunkor eta irisgarri bihurtzeko, gomendioen gida bat idaztea. Hiriaren markari/branding-ari buruzko gogoeta estrategiko bat ere egingo da.
Halaber, Donostia Lagunkoia ekimenarekin batera, erakundeetan zahartze aktiboa ez-ezik belaunaldien bizikidetza bultzatuko duten enpresa-eredu antolatzaile berrien azterketan eta hausnarketan egingo da lan. Atal honetan, 65 urtetik gorakoentzako hiri atsegina eta irisgarria lortzea ere erdietsi nahi da.
Hitzarmen honekin, datutik ezagutzara pasatzen da, hiriaren garapen ekonomikoari eragiten dion eremu bakoitzean eragile ekonomiko eta gizarte-eragile adituak sartuz. Sarean ezagutza sortzeko modu hau guztiz bat dator Donostiako Sustapenaren lan-ibilbidearekin, alegia, proiektuen kudeaketan, esaterako, Kluster desberdinak, Talent House edo programa europar desberdinak, partekatutako lidergoko formulak ehotzearekin.
Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigotik ezagutzaren produktu desberdinak eta zabalkunderako bideak, egun daudenak hobetuko dituztenak, aztertuko dira. Hori dela eta, honako neurri hauek planteatzen dira: Ezagutzaren zabalkunderako tokiko eta nazioarteko sareetan parte hartzea Unibertsitatearekin lankidetzan. EHUaren eskutik hitzaldiak, foroak eta kongresuak antolatzea eta haietan parte hartzea bai tokiko mailan bai nazioarte-mailan. Informazioa modu argian eta ulergarrian zabaltzeko web plataformak. Koiuntura-txostenak argitaratzea Aldizkako newsletter-ak eta prentsa-oharrak Zaintza teknologiko sektorialeko tresnak.
Azterketa horiek EHUko irakasleek eta ikasleek egingo dituzte; horrela, unibertsitateko giza kapitala aprobetxatzea eta talde horri euren lanak gizartearen benetako beharretara bideratzeko aukera ematea lortzen da.