Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 OTS 15

KLIMA 2050: DONOSTIAK EUROPAKO KULTUR HIRIBURUA DEN URTEAN INGURUMEN ALORREAN UTZIKO DUEN ONDAREA

Donostiako Udalak, Ingurumeneko zinegotzigoaren bitartez, ingurumen alorreko estrategia bat sortuko du, Klima 2050 izena eman zaiona. Klima Aldaketan eragina duten esparruetan epe erdiko eta epe luzeko ondorioak izango dituzten erronkak biltzen ditu.

Alfonso Gurpegui Ingurumeneko zinegotzi eta Donostiako Sozialisten taldeko kideak adierazi duenez, estrategi honek joan den abenduaren 12an Parisen hartutako erabakiaren ildotik doa, eta eztabaida bat planteatzen du Donostiak hurrengo hamarraldietan ingurumen arloan dituen erronka eta helburuen gainean.

Gurpeguik esan du, zentzu horretan, eztabaida bizi bati ekingo zaiola, gure hiriak ingurumen arloan gauzatu behar duen estrategiaren inguruan. Ura, airearen kalitatea, biodibertsitatea, energiaren kontsumoa, mugikortasun sostengagarria, hondakinen sorrera eta tratamendua, hirigintza eta osasuna dira estrategia horrek ukitu behar dituen eremuetako batzuk.

Asmoa da, azken finean, Donostiako Udalaren politikek bat egitea Klima Aldaketari dagokionez Parisen hartutako konpromisoarekin, bai eta nazioarteko beste konpromiso batzuekin eta gure Autonomia Erkidegoan aurkeztutako “2050erako Klima Aldaketaren Euskadiko Estrategia”rekin ere.

Ingurumeneko zinegotziak esan duenez, eztabaida horretan parte-hartze handia izatea nahi dute. Ez dute nahi horrelako esparruetan ohikoak diren sektoreek bakarrik parte hartzea, hala nola, administrazioek, unibertsitateak, ikerketa zentroek, e.a., baizik eta kulturako, arteko, komunikazioko... sektoreek ere.

Gurpeguiren hitzetan, aurten dokumentu bat sortu nahi dute, ingurumen alorrean ondare moduko bat uzteko, urte hau Donostiarentzat berezia dela kontuan hartua, Europako Kultur Hiriburua baita. Eta ez hori bakarrik. Klima 2050 dokumentuak gizartean ahalik eta babesik handiena izatea ere nahi dute, eta Udalean ordezkatuta dauden indar politiko guztien adostasuna ere bai.

Bestalde, azaroaren bukaerarako, Donostia Klima Aldaketara Egokitzeko Plana prest egongo da. Europako Batzordeak 2014n proposatutako dokumentu bat da, Mayors Initiative on Adaptation to Climate Change izena duena. Donostia atxiki zitzaion. Besteak beste, Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernu arteko Taldeak (IPCC) egindako V. ebaluazio txostenean jasotako agertokien aurrean gure hiriak dituen arriskuak eta ahuldadeak aztertuko ditu.

Klima Aldaketaren ondorioak maizago eta nabarmenago ikusten ditugu: itsasoko ekaitzak lehen baino gehiago dira eta kalte dakarkiete gure itsasbazterrei, hiriko hainbat tokitan uholdeak izaten dira, duela urte batzuk baino bero bolada gehiago izaten ditugu..., azpimarratu du Alfonso Gurpeguik. Egokitzeko Planak fenomeno horiek Donostian duten erasana arintzeko neurriak bilduko ditu.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE