Semaforoak abian jarrita, puntu kritiko bat kentzeko lanak amaitu dira Izostegi pasealekuan, Morlanseko biaduktuaren hasieran.
Urtarrilaren hasieran bukatu zituzten espaloia, jan guneak eta seinaleak egokitzeko lanak, baina pasa den asteburuan piztu dituzte oinezkoen pasabide berriari zerbitzua ematen dioten semaforoak.
Berdintasunerako zinegotzi Duñike Agirrezabalaga sozialistak adierazi duenez, “bidearen bi aldeen arteko pasabide bakarra zubibidearen azpitik zegoen, eta, emakumeen segurtasunaren ikuspegitik, hiriaren puntu kritikoetako bat zen. Orain, azpiko igarobidea desagertu ez den arren, bide berean semaforodun aukera hori eskaintzen dugu, inguruko baldintzak nabarmen hobetzeaz gain”.
50.000 euroko aurrekontua izan dute lanek, gutxi gorabehera.