Edificio Pescadería de Bretxa
Donostiako Sozialisten zinegotzi den Marisol Garmendiak salatu egin du Alkateak Bretxa eraikinaren parte bat berreskuratzeko indarrean dagoen kontratua aldatzeko azaldu duen asmoa. Alkateak iragarri duenez eraikina berreskuratu ondoren, bertan hainbat zerbitzu jarriko dira martxan, eta horietako bat Alde Zaharreko anbulatoria izango da.
Garmendiak adierazi duenez, Izagirrek hiru urte darama ezer egin gabe eta orain, korrika eta presaka zerbait “saldu” nahi dio bere hausteleriari. Alkatea jauntxo baten modura jokatzen ari da Bretxa-kontuan, udalbatzaren gehiengoaren borordateari muzin eginez. “Gai honetan gauzak ondo baino hobeto lotu beharko lirateke”, esan du.