Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 MAR 04

PAPERONTZIAK HOMOGENEIZATZEN HASI DA DONOSTIAKO UDALA

Producto Producto

Donostiako paperontziak berritzen hasi da egunotan Donostiako Udala.

Gaur arte, Donostiak 4.035 paperontzi eduki ditu, 15 modelotakoak, eta paperontziak homogeneizatu eta horien edukiera hobetzea da Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren helburua, Donostia txukun egon dadin.

Hala, zenbait modelo eta unitate zahar paperontzi berriekin ordezkatzen hasi dira, handiagoak eta hondagaitzagoak baitira berriak.

Azken urteotan Donostiako hainbat aldetan ohikoa zen paperontzietako bat, “saski itxurako paperontzia" (zulodun metalezkoa, zuria), behin betiko desagertuko da hiritik. Modelo zaharkitua zen, 20 litroko edukierakoa, eta, diseinuagatik, ohikoa zen hondakin txikiak, likidoak eta bestelako hondarrak galdu, eta, azkenean, zoladura zikintzea. Dagoeneko, aldatuta daude paperontzi horiek Altzan, eta gainerako auzoetan ere hasita daude aldatzen, Grosen, Zubietan eta Igeldon izan ezik, auzo horietan modelo horretakorik ez zegoelako. Guztira, saski itxurako 1.1.25 paperontzi kenduko dituzte, eta Itálica modeloko 864 paperontziz aldatzen ari dira, 50 litro hartzen baitituzte.

“Paperontzi modelo hori kenduta, nabarmen murriztuko dugu egungo kopurua", adierazi du bide publikoen ardura duen Miguel Angel Diez zinegotzi ordezkariak. “Horrek ez dio eraginkortasunari eragiten, berriak gogorragoak eta edukiera handiagokoak baitira, guztizkoaren % 28 bat, hortaz, hondakin gehiago har dezakete”.

Tecam modelokoa ere aldatuko da, donostiar askok ezagutzen dituzten metalezko zakarrontzi urdinak, estalki grisarekikoak eta triangelu itxurako horiek. “Horien emaitza ez da oso ona izan —adierazi du Miguel Angel Díezek—, gehienak herdoilduta egoten direlako oinarrian, edo barruko poltsa aldatzeko atean. Gainera, akats ugariak izan dira enpresa hornitzailearekin, batez ere ordezko piezak eta antzekoak direla kausa”.

Tecam modeloko 1.803 zakarrontzietatik asko oraindik kezkatzeko moduko egoeran ez daudenez gero, aldika aldatzen hasiko dira. Lehenik, txarren daudenak kenduko dituzte eta Ibiza modelokoekin ordezkatuko, gogorragoak baitira. Zehazki, lehenengo fasean 507 Tecam paperontzi aldatuko dituzte, narriatuta samar daudelako. Erdialdean aldatuta daude jadanik, eta, pixkanaka, gainerako auzoetan aldatuko dituzte, Igeldon izan ezik, eredu honetakorik ez dutelako. Aldi honetan, paperontziz paperontzi aldatzen dituzte, hau da, Tecam modeloko 507 kenduko dituzte eta Ibiza modeloko 507 paperontzi ezarriko. Fase hori amaitu ondoren, berriro aztertuko dute nola dauden beste guztiak, berritu beharra ote dagoen erabakitzeko.

Azken buruan, Donostiak zituen 4.035 paperontzietatik, 3.183 ordeztuko dituzte datozen hilabeteetan. Haien artean, gainera, hondakinak sailkatzeko zakarrontzi sorta ekologikoak, sendoagoak izango baitira. Unitate berriekin, paperontzien edukiera, guztira, 21 bat metro kubiko handiagoa izango da.

PARTE ZAHARREKO PAPERONTZIAK SENDOTZEA

Donostiako Parte Zaharra da bisitari gehien izan ohi duen aldea, batez ere asteburuetan, hiri osoko aisialdi eta ostalaritza eskaintzarik handiena baitu. Azken urteotan, zakarrontzi kopurua ez da aldatu istilu politikoengatik, kale batzuk estuegiak izateagatik —haietatik hainbat ibilgailu motak ibili behar izaten dute— eta beste zio batzuengatik.

“Gezurra lirudike, baina Parte Zaharrean eta Bulebarrean, guztira, 63 paperontzi daude, nahiz eta kale batzuetan izan ez”, zehaztu du Miguel Angel Díezek.

“Contenur modeloko beste sei paperontzi gehiago kokatu dituzte. Gogorragoak dira, eta zerbitzu egokia emango dute Fermin Calbetón kalean (Narrika kaleko izkinan), Valle Lersundi plazan, Abuztuaren 31ko kalean (Zuloaga kaleko izkinan), Kale Nagusian (Portu kaleko bazterrean), Esterlines kalean eta Gaztelubide elkartearen ondoan”, nabarmendu du zinegotziak.

Gainerako paperontziak Donostiako beste aldeetakoen antzera aldatuko dira, modernoago eta gogorrago diren beste batzuk jarriko dituztela txarrago daude Tecam modelokoen ordez.

 

 

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE