Gune Publikoetako Zinegotzitzak hiri altzariak margotzeko kanpaina bat jarri du abian, hiriko hainbat aldetan. Kanpainaren arduradun Marisol Garmendia sozialistak adierazi duenez, “egun hauetan ondo ikusten dira Alderdiederreko lorategietako bankuetan egin diren lanak. Nahi dugu itxura ona izatea donostiarrek nahiz bisitariek erabiltzen dituzten elementu horiek; izan ere, itsusi jartzen dira eguraldi txarraren edo hegazti zirinaren ondorioz”.
Alderdiederren jardun ondoren, datozen egunotan, besteak beste toki hauetako bankuak margotzeari ekingo zaio: Kontxa pasealekua, Artzain Ona eta Easo plaza. Bankuak margotzeko kanpaina duela hilabete batzuk hasi zen, eta jadanik jardun da Otxoko parkean, Altzako Harria parkean, Oroimenaren Lorategian, Gabriel Arestin, hainbat ikastola eta ikastetxe publikotan, Zurriola hondartzako baranda zurian, Ekuatore Ginea plazan eta Mons pasealekuan, bai eta Boulevardeko eta Hernani kaleko jardinera metalikoetan ere.