Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 MAI 17

GASCO: “LIDERGO BAT BEHAR DU HIRIAK PROIEKTUAK AURRERA ATERATZEKO”

Producto Producto

Donostiako Alkatetzarako hautagai sozialista Ernesto Gascok adierazi duenez, “boto sozialista apustu bat da benetako kirol-politika baten alde”

Gasco protagonista izan da, etengabeko euriaren pean, Anoetako kirol-eremuan izan den hauteskunde-ekitaldi batean, bere hautagaitzako kideak lagun zituela. Bertan adierazi duenez, “kirolerako dugun zaletasuna da donostiarrok eta gipuzkoarrok batzen gaituena. Garaileak ditugu, batez ere emakumeen artean, kirolaren ia diziplina guztietan, eta horrek oso harro sentiarazten gaitu. Eta, gainera, kirolak balioak sustatzen ditu, taldean jokatzea, batzea, elkarlanean aritzea... Elkar aditzeko, elkarrizketarako, itunerako talde bat gara gu”, adierazi du.

Hautagai sozialistak adierazi duenez, “udalaren inbertsiorik handiena, orain, Altzako kiroldegia da ‒16 milioi euro baino gehiago‒ eta bi urte baino lehen egongo da amaituta eta inguru horretarako instalazio modernoez hornituta. Baina ez gara obra handitan geratu; kirolaren arloan kudeaketa on batek egunerokotasunaz arduratzea eskatzen du gainera, instalazio irekien mantentze-lanaz eta, belodromoko gimnasioaren erabiltzaile batzuek esan diguten bezala, bertako oraingo egoera ez da ez, ona.”

Ernesto Gascok esan duenez, “hiriak lidergo bat behar du hiri hobeago baterako proiektuak aurrera ateratzeko”. Zentzu horretan, azpimarratu egin du Aldundiak hartutako konpromisoa hiriko kirol-instalazioen kudeaketaren % 50eko finantzazioa beregain hartzeko.”

Konpromiso horren barruan, berretsi egin du Anoetan erabilera anitzeko pabiloi berri bat eraikitzeko bere proposamena, saskibaloia, eskubaloia edo gimnasia erritmikoa bezalako kirolen premiei erantzuteko, kontuan hartuta behar bezalako ekipamendu bat eskatzen ari direla, lehiaketak egiteko behar adina edukierarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak berak erakutsi du ekipamendu berri hori batera finantzatzeko interesa. Ezin dugu aukera hori galdu batzuei gustatzen ez zaielako soilik. Izan gaitezen gai borondateak batzeko, Donostiak behar bezalako kirol-instalazioak izan ditzan”, esan du Gascok. Gainera, gogorarazi du pabiloi horrek kontzertuak emateko eta beste jarduera batzuetarako ere balio izango duela.

Horregatik guztiagatik, esanez amaitu du apustu seguru bat dela PSE-EEri botoa ematea, kirolaren aldeko benetako politika bat proposatzen dutelako.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE