Horrez gain, aurten ere Gabonetako produktuetako etxetxoak instalatuko ditu, Urumea Pasealekuan, etxetxo berriak Artzain Onean, lera pista, Gabonetako zaldiko-maldikoak eta publiko guztientzako jardueren eguneroko programa oso bat. Gabonetako argiztapen berezia, bola handiarekin Cervantes plazan, Gabonetako zuhaitzak Okendo plazan, Artzain Onean eta Miramar Palazioan, Gabonetako argi lehiaketaren proposamen irabazleak, zubi argiztatuak, etab; horiek guztiak osatuko dute jai hauekin gozatzeko hiri gisako Donostiako proposamena. Gabonetako Azokaren eta argiztapenaren inaugurazioa abenduaren 1ean izango da, 19:00etan, Urumea Pasealekuan, eta Xabi Prieto futbolariak, Atzegiko adinez txikikoek eta Orfeoi Txikiak hartuko dute parte.
Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi zuen: "Donostiako Alkateordetzak Gabonetako giroa berreskuratzearen eta hiri erakargarria eskaintzearen aldeko apustu garrantzitsua egin du. Jarduerak deszentralizatzen ahalegindu gara, eta atrakzioen zirkuitua diseinatu dugu Urumea pasealekutik hasi (Merkatuaren ardatz nagusi gisa), eta Alderdi Ederrera, noriarekin, edo Artzain Onaren plazaraino gozogintzako postu berriekin. Noria handian hiriaren ikuspegi ezberdinez eta harrigarriez gozatzeko aukera izango dugu. Donostia esperientzia bilakatuko dugu, iparraldeko erreferentzia bilakatuko gara Gabonetan”.
Halaber, Gascok nabarmendu nahi izan zuen Gabonetako Merkatuak duen berrikuntza-osagaia; izan ere, “Cervantes Plazako bolari eta Urumean jartzeko EHUko ikasleek diseinaturiko argi-kuboari, aurten baita ere haiek diseinatutako beste elementu batzuk gehitu behar zaizkie, esate baterako, Santa Katalina zubiaren argiztapena, San Martingo merkatuaren argiztapena, aurora boreal argiztatuarekin, edo Urbieta kalea Kontxako barandilaren formarekin argiztatzea”.
GABONETAKO AZOKAREN ETA ARGIEN INAUGURAZIOA
Larunbatean, abenduak 1, 19:00etan, Gabonetako argiak piztuko dira jai izaerako ekitaldi batean, ibaitik jaurtikitako su artifizialekin, Frantzia pasealekuan. Ekitaldiko protagonistak Atzegiko neska-mutilak eta Xabi Prieto futbolaria izango dira. Horiek hiriko argi guztiak piztuko dituzten botoia sakatzeaz arduratuko dira. Ekitaldian Orfeoi Txikia ere arituko da, Gabonekin lotutako zenbait abesti kantatuz.
GABONETAKO AZOKA
Urumea Pasealekuak Gabonetako azokaren eskaintza hartuko du barne berriz, Gabonetako produktu gastronomikoekin, Gabonetako apaingarriekin, jostailuak, artisautza, bertako diseinatzaileen produktuak eta food trucks-ekin. Aurten, Gabonetako Azokarekin batera Lur Kolektiboa Artisautza azoka tradizionala izango da, eta baita gozogintzako etxetxo berriak ere, Artzain Onean kokatuta. Horrez gain, Gabonetako Azokak karpa handi bat izango du, non egunero jarduera irekiak eta etengabeak garatuko diren.
SU ARTIFIZIALAK
Donostiak lotura berezia dauka su artifizialekin eta aurtengo Gabonetan, Urumea ibai ertza, paraje ezin hobea izango da berriz bilduma berriekin gozatzeko. Suak ibaiaren ur gainean kokatutako plataforma batetik jaurtiko dira, Gabonetako Azokaren aurrealdean.
ATRAKZIOAK
Aurten, protagonista nagusia Alderdi Ederren instalatutako noria handia izango da. 'Royal Bavaria Wheel', 50 metroko diametroa duen egitura bat, 23,5 metro luzerako eta 17 metro zabalerako oinarri batekin. Noriak 26 kabina ditu, nora 216 lagun igo daitekeen bidaia bakoitzean. Bidaia bakoitzaren prezioa bost euro izango dira. Noriarekin batera honako jarduerak izango dira eskainiko dira: doako lera pista bat Federico García Lorca Pasealekuaren hasieran kokatuta, izei zaldiko-maldiko bat Santa Catalina plazan, carroussel bat Artzain Onean eta elur bola itxurako photo call bat Urumea Pasealekuan. Tren txiki batek txikienek arreta bereganatuko du Araba Parkean