Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2015 UZT 23

TXINAKO, ITALIAKO, FRANTZIAKO, VALENTZIAKO ETA EUSKAL HERRIKO SUEK ARGITUKO DUTE BADIA ASTE NAGUSIAN

Alfonso Gurpegui en la presentación del cartel de los Fuegos Artificiales

Alfonso Gurpegui en la presentación del cartel de los Fuegos Artificiales

Producto Producto Producto

Aurtengo Aste Nagusian, estatuko lau piroteknia etxek eta Txinako, Frantziako eta Italiako beste hiruk hartuko dute parte Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 52. Lehiaketan.

Valentziako piroteknia etxeak inauguratuko du lehiaketa, abuztuaren 8an, larunbatarekin. Aurten, urrezko ezteiak ditu piroteknia etxe horrek. Brontzezko Maskorra irabazi zuen 2009. urtean.

Abuztuak 8, larunbata / Sábado, 8 de agosto PIROTECNIA VALENCIANA (Valentzia / Valencia)

Igandean, abuztuak 9, jaurtiko du bere su bilduma atzerriko lehen piroteknia etxeak: Txinak Firevision International etxeak. Lehen aldia du Donostian. Etxe hori arduratu zen Pekingo Olinpiar jokoak inauguratzeko eta ixteko ekitaldietan su artifizialak botatzeaz. Espainian, lehenengoz, iaz hartu zuen parte, Logroñon.

Abuztuak 9, igandea / Domingo, 9 de agosto FIREVISION INTERNATIONAL (Txina / China )

Hirugarren egunean, astelehenean (abuztuak 10), Castellóko Tomas piroteknia etxeak jaurtiko ditu suak. Lehenago ere izana da Donostian, 2002an hain zuzen, eta aurten, 2015ean, bigarrenez hartuko du parte lehiaketan.

Abuztuak 10, astelehena / Lunes, 10 de agosto PIROTECNIA TOMAS (Castelló / Castellón)

Nazioarteko beste piroteknia etxe bat, lehenago ere Donostian izandakoa, Italiako Parente da. Aurten, asteartean jaurtiko ditu suak, abuztuaren 11n. Hainbat alditan hartu dute parte lehiaketan.

Abuztuak 11, asteartea / Martes, 11 de agosto PARENTE FIREWORKS (Italia)

Abuztuaren 12ko gauean, asteazkenarekin, Arabako Valecearen txanda izango da. Etxe horrek ere bota ditu lehenago suak Donostian (2010) eta hark prestatu zuen 2012. urtean Victoria Eugenia parean izandako ikuskizun piromusikala ere. Parte hartzaileetan zaharrena da, 1876. urtean sortu baitzen.

Abuztuak 12, asteazkena / Miércoles, 12 de agosto PIROTECNIA VALECEA (Araba)

Ostegunean, ostera ere, atzerriko piroteknia etxe bat lehiatuko da, Frantziako Brezac hain zuzen. Lehen aldiz dator Donostiara.

Abuztuak 13, osteguna / Jueves, 13 de agosto BREZAC ARTIFICES (Francia)

Lehiaketa ostiralean amaituko da, abuztuaren 14an, Aste Nagusiko egun handiaren bezperan, Valentziako Europlá etxearen suekin. Hark antolatu zuen, duela bi urte, Donostiako Su Artifizialen 50. Lehiaketa itxi zuen ikuskizun piromusikala.

Abuztuak 14, ostirala / Viernes, 14 de agosto EUROPLÁ (Valentzia / Valencia)

Azken urteotan ohi denez, Aste Nagusiko azken gauean ikuskizun piromusikal bat izango da, eta aurten, iaz bezalaxe, Ricardo Caballerri eskatu zaio.

Bi epaimahaik erabakiko dute lehiaketako sari ofizialak nork irabaziko dituen, eta, horrez gain, ikusleen saria ere izango da: Epaimahai ofizialak emango ditu lehiaketako hiru sari handiak:

Urrezko Maskorra eta 7.000 €

Zilarrezko Maskorra eta 5.250 €

Brontzezko Maskorra eta 3.500 €

Epaimahai gazteak erabakiko du zein piroteknia etxek irabaziko duen Euskaltel Epaimahai Gaztearen Saria, eta herritarren botoek erabakiko dute nor izango den Ikusleen Sari Nagusiaren irabazlea. Aurten, berritasun gisa, Su Artifizialen Argazki Lehiaketa antolatu da. Nahi duenak har dezake parte, adindun zein adingabe, betiere haien arduradunen baimena izanez gero. Parte hartzaileek hiruna argazki bidal ditzakete gehienez. Argazkiak originalak izango dira, digitalki tratatu gabeak eta fotomuntaketarik ez dutenak.

Donostia Festak atalak eskubidea izango du jasotako irudiak erabiltzeko, bai eta aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat antolatzeko ere. Originalak jasotzeko azken eguna 2015eko abuztuaren 19a izango da.

Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko ordezkariek osatutako epaimahaiak erabakiko du zein diren argazki irabazleak. Euskaltelek, Diario Vascok eta La Perla Talaso Sportek emango dituzte sariak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE