Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 MAI 05

EKONOMIA BULTZATZEKO ZINEGOTZIGOAK, OINARRIREKIN BATEAN, 1´5 MILIOI¤ ARTEKO ABAL-FUNTSA OSATZEA HITZARTU DU, DONOSTIA/SAN SEBASTIANEKO ENPRESEI PROIEKTUEN FINANTZIAZIORAKO SARBIDEA ERRAZTE BIDEAN

Donostiako Sustapenak berrikuntzaren babeserako programen bitartez egiaztatu eta bideratu dituen proiektuen jabe diren ETEentzat (PYMES) izango dira onuragarriak funtsok, hirian bertan dutenak erdigune jarduera ekonomikoa. Hitzarmen honi esker maileguetarako funts programa batera sarbidea izango dute, abantailazko baldintzapean eta atxiki diren finantza-erakundeekin, interes tipo baxuekin (Euribor +1 edo 1´5 gehienez)
Producto Producto Producto

Egoera ekonomikoaren ondorioz Donostia/San Sebastianeko enpresa kolektibo eta ekintzaile zenbaitzuk inbertsio proiektuak finantzatzeko zailtasunak eta likidezia beharrizanak dituztela egiaztatu da eta hargatik, teknikoki, ekonomikoki eta komertzialki bideragarriak diren proiektuak beren sorrera, hedapen, dibertsifikazio edota modernizaziorako arazoak dituzte. Gaur sinaturiko hitzarmena Donostia/San Sebastián UP! planaren baitan kokatzen da, non gakoak diren lehiakortasuna eta proiektu berritzaileen aldeko apustua eta, ondorioz, finantziazioa elementu kritiko bihurtzen den hazkundea ahalbidetu ahal izateko.

Sinatze-ekitaldira agertu dira Ernesto Gasco, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia, Pío Aguirre, Oinarri SGReko Zuzendari Nagusia, Javier Gerendiain, Nafarroako Aurrezki Kutxatik, María Icíar Egaña, Caixabanketik, Ander Aizpurua, Kutxabanketik, Juan Agut, Banco Sabadelletik, Iñaki Altuna, Laboral Kutxatik eta José Luis Cabo Herreras, Banco Popularretik.

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzi Ernesto Gascok “banku-kredituen sarbiderako beharrezkoak diren bermeek kasu askotan suposatzen duten zailtasuna gainditzearen garrantzia” azpimarratu du, “hitzarmen honen bidez konpontzen dena”. Gainera, “erreminta honek hiriarentzako giltzarri diren eta Donostia UP! Planaren baitan dauden neurrien gunean bereziki aurkitzen diren berrikuntza enpresa-proiektuen hazkundea ahalbidetuko duela” gehitu du zinegotziak.

Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, eta OINARRI S.G.R. Gizarte-Ekonomiarako Berme-Elkarteak sinaturiko hitzarmenaren helburuak jarduera eta proiektu hauei inbertsio-proiektuetarako finantziazioa erraztu eta lehiakortasuna hobetzea dira, enpresa txikietan zentratuz, bereziki izaera berritzailea dutenak eta berriki sortu direnak, hiriko sektore estrategikoen baitan. Donostiako Sustapenak enpresek finantzaketa lortzeko baliabideak eskuragarri jartzen ditu horretarako, urtean, 1'5 milioiko zenbatekoa gaituz. Baliabide horiek onuradunek eduki ditzaketen ez-ordaintzeak neurri batean estaltzeko balioko dute."

Bost dira momentu hauetan atxiki diren finantza-entitateak, zeinengana jo ahal izango duten enpresek, behin hitzarmenean ezarritako baldintzetan agertzen den bezala, krediturako sarbiderako funtsa daukatenean. Erreminta interesgarria da zinez, entitateek eta enpresek beraiek baloratu duten gisara, proiektuen bideragarritasuna eta potentzialtasuna hobeto bermatzeko aukera ematen duelako, eta hala kreditu-fluxua gaitzen duelako beste era batez inbertsioak aurrera eramateko zailtasun gehiago izango lituzketen proiektuentzat.

Finantziazio hauen onuragarri izan daitezke Donostiako Sustapenak berrikuntzarako babesaren programen bitartez egiaztaturiko sektore estrategikoei lotuta dauden enpresa-proiektuak. Finantzatu beharreko operazioek, 60.000 euroko muga arte, aktibo material higigarri zein higiezinak hartuko dituzte barne, baita softwarea bezalako elementu immaterialetan inbertsioa, eta berdin prozesu inplementazio, patente edo I+G eta bere jarduerarako garapenerako markak ere bai.

Izaera berritzailea duten tokiko enpresak izan beharko dute eta ezingo dira krisi egoeran aurkitu, hau da, funts propioen gaineko %50 baino gehiagoko galera metatuekin, edota kaudimengabezia edo porrot prozeduretan.

Banku-finantzaketa mailegu edo leasing bidez formalizatu daiteke eta 60.000 euroko muga edukiko du; 7 urteko epea edukiko dute itzultzeko eta gabe-aldiko bi urte. Abalatu daitekeen gehienezko zenbatekoa inbertsioaren %80a izango da eta likideziako eragiketetan %100 arte. Aplikatuko zaion interes-tasa Euriborra izango da %1 eta 1,5eko diferentzialarekin

Donostiako Sustapena udal-sozietate publikoa da, berrikuntza eta ezagutzaren sorkuntza eta transformazioaren bitartez, sare lanaren eta proiektuen gestio eta bultzatzearen bitartez garapen ekonomiko eta sozialaren sustapenera bideratua dagoena, hau dena jasangarritasun irizpideak kontuan hartuta beti.

Hitzarmen hau Donostia/San Sebastián UP! 2016 Planaren baitan aurreikusten diren neurrietako bat da, enplegu sorreraren, kalitatearen eta auzoen arteko garapen orekatuaren aldeko apustua egiten duen Plana. Ia 8 milioiko aurrekontuarekin, berrikuntza erreferentzia hartuta dago diseinatua, bere garapenerako bi kontzeptu gakoren inguruan: talentua hiriko etorkizunaren elementu gisa eta auzoentzako politika integratzaileak.

OINARRI SGR Elkarrekiko Bermerako sozietate bat da, Enpresa Txiki eta Ertainen finantziazioan espezializatua, eta baita Gizarte-Ekonomiako enpresa eta autonomoetan ere (Kooperatibak, Lan Sozietateak), zeinak bere 3.600 enpresa eta autonomo bazkideen %60a suposatzen duten. Estatuko seigarren Elkarrekiko Bermerako Sozietatea da, bere 20 urteko historian 920 milioi eurotan gauzatu den funts kopurua metatzen duena.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE