El anuncio en prensa
Donostiako Sozialistek harrituta daude prentsan gaur agertu den iragarkia dela eta. Iragarkian inmobiliaria batek Txomineko etxebizitza bat erosteko izena emateko eskatzen die herritarrei nahiz eta lehiaketa ez den oraindik esleitu.
Enrique Ramos, zinegotzi sozialistaren esanetan "izugarrizko kirtenkeria da hau. Guk ez dugu inoiz horrelakorik ikusi. Nola liteke enpresak iragarkia jartzea lehiaketa irabazi duen jakin gabe? Ala, badakite irabazi dutela? Hala balitz, askoz ere okerragoa litzateke.