Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 EKA 09

ESLEITU DITUZTE MUNDAIZKO ZUBIA MARGOTZEKO LANAK

Proiektu eta Obren zinegotzigoak Mundaizko zubia berriro margotzeko lanak esleitu dizkio Freyssinet SA enpresari 146.074,44 euroko zenbatekoan.

Sail honetako zinegotzi Enrique Ramos sozialistak adierazi duenez, “lan horiek 9 asteko iraupena izango dute, eta horien bitartez, behin betiko ezabatu nahi dute hirira ibai aldetik iristen direnei harridurarik handienetakoa eragiten dien irudia, alegia, zubiaren gainazaleko zartatuek eragindakoa.”

Ramosek esan du publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidez esleitu dituztela lanak, zenbait eskaintza aztertu ondoren. Lanak, datorren asteazkenean hasiko dira.

“Jarduera hau —adierazi du Ramosek— subsidiarioki egingo da, zubiaren obra hori burutu zuen ABEEari Udalak egindako erreklamazioa argitzeko baitago oraindik. Nahiz enpresa horrek adierazi duen ez duela erantzukizunik zubiak izandako kalteetan, udalak enpresa espezializatu bati eskatutako txosten batek dio poliuretanozko geruza zuria ingurumen baldintza desegokietan aplikatu zela eta horrek eragotzi zuela pintura ongi itsatsita geratzea. Udalak bere erreklamazioari eusten dio”.

Hala, udalak baztertu egin zituen ABEE horrek aurkeztutako alegazioak eta, horrenbestez, birmargotze honek eragindako faktura 4. zubia ABEE (“UTE 4º puente”) izenaren azpian bildutako enpresei jasanaraziko die. Obra haiek 2000. urtean amaitu ziren, baina handik gutxira pintura harrotzen eta lehen zartatuak agertzen hasi ziren.

Zubia margotzeari ekiteko, aldamio bat erabiliko da, baina ez dio eragingo oinezkoen joan-etorriei, ezta ibilgailuenei ere.

“Hondatutako pintura geruza kentzeko, egitura hori zorrotadaz garbitzeko eta berriro margotzeko zubiari jarri behar zaion aldamioa muntatzeak izango du zailtasunik handiena, baina betiere Urumea ibaiari kalterik egitea eragotzi beharko dute”, gaineratu du Enrique Ramosek. “Zubi osoan barrena luzetara mugituko den orga bat erabiliko dute, eta ibilbide tarte bakoitzean egitura guztiari geruza oso bat emango diote, uretara pintura hondarrik eror dadila eragotziz”.

Egingo diren lanek urrats hauek beteko dituzte:

 Gainazala prestatzea: presio handiko ur zurrutada batez (800 kg/cm2) – hidrojettinga.

 1. geruza aplikatzea: 120 mikrako inprimazio geruza orokorra, disolbatzailerik gabeko epoxi produktu batez.

 2. geruza aplikatzea: aurreko geruza bera.

 3. geruza aplikatzea: egungoaren kolore bereko produktu poliuretano alifatiko batez akabera emango dion geruza orokorra.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE