Gozogilearen semea, sukalzalea eta Eurovisioko jarraitzaile amorratua, Ernesto Gascok lotura handia dauka Odon Elorzarekin, harekin urte asko lanean eman bait ditu Udaletxean. Odon Elorza du erreferentetzat, Pedro Sanchez miresten du eta Susana Diaz bereziki maite du. Mundaiz eskolan egin zituen lehen ikasketak eta gero Geografia ikasi zuen. Bere bikotea eta bera Espainian ezkondu ziren lehen zinegotzi gay-ak izan ziren. Europako abangoardian ipini nahi du Donostia. La Golosinako jaberen semea denez gero, merkatarien egoera kezkatzen du bereziki. Ingurukoak desesperatzen ditu pilo bat kostatzen bait zaio kalean aurrera egitea denekin hitz egiten geratzen baita. Udal batzan aurkezten dituen mozioak eskuz idazten ditu eta gero bere idazkariak ordenadorera pasatzen ditu.