Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 MAI 18

ERNESTO GASCO: “DONOSTIAK PSE-EE INDARTSUA BEHAR DU, EAJK ETA BILDUK GEHIENGOA EZ LORTZEKO”

Donostia/San Sebastiángo hautagai sozialistak, Ernesto Gascok, adierazi du “PSE-EE indartsua behar” dugula Donostian, “EAJk eta EH Bilduk gehiengoa ez lortzeko, eta haiek Donostian azken urteotan egindakoa eta hiriak aurreikusita dituen egitasmo estrategikoak arriskuan ez jartzeko”.

Gascok ekitaldi bat egin du Amara Zaharreko Arroka plazan, bere hautagai-zerrendako kideekin batera. Bertan adierazi du “subiranotasunaren aldeko abenturen aurrean, benetan beharrezkoa auzoen garapenaren eta hobekuntzaren alde lan egitea” dela, “enpleguaren alde (azken urteotan egin izan dugun bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetako langabezia-tasa txikiena edukitzeraino), aurrerabidearen alde, akordioaren alde. Ezin dugu arriskuan jarri lortutako guztia, eta artean egiteko geratzen dena, eta ez da gutxi”.

Hautagai sozialistak irmo adierazi du bi aukera bakarrik daudela maiatzaren 26an hiriaren lidergoa eskuratzeko: Gasco ala Goia. “Geuk hartu dugu legegintzaldi honetako benetako kudeaketaren lema hiriko egunerokotasuna zehazten duten arloetan, eta azken urteotan geuk bakarrik jarri ditugu mahai gainean Donostiaren aurrerabiderako proposamen zehatzak”. Gascok gogora ekarri du EAJrekin koalizio-gobernuan aritu arren, EAJk eta PSE-EEk desadostasun garrantzitsuak izan dituztela, adibidez, Arte Ederrak edo Miramar jauregiaren gaietan.

Amara Zaharrean, Donostiako alkatetzarako PSE-EEren hautagaiak auzorako bere proposamenei erreparatu die, batez ere Euskotrenen egungo burdinbideen pausalekua desagertzen denerako, lurpekoa izango baita Topoaren pasabideari esker. “Espazio zabal-zabala geratuko da, 10.155 metro koadro, Gipuzkoako Plazaren ia bikoitza, eta bertan aisialdirako espazioak proposatzen ditugu, kirolerako guneak, gainazalean aparkatzeko 200 plaza, eta trafikoa txukunago banatzeko biribilgune berri bat”, adierazi du.

Gainera, adierazi du Easo plaza berritu egingo dela San Bartolomeko hirigintza-ekintzetan kokatuta, baita Autonomia kaleko tarte bat oinezkoen bide bihurtuko dela ere; gaineratu du Arroka plazako eraikin berrian, ondarea berreskuratzeko politikan kokatuta lehengo Easoko Bainuetxearen fatxada duena, udal-zerbitzu bat irekiko dela. Bestetik, proposatu du Autonomia eta Osasuniturri kaleen, Easo eta San Bartolome muinoaren eta Aldapeta eta San Bartolome kaleen artean igogailuak jartzea, burdinbideak lurperatu ondoren Easo eraikineko Haur Eskola egungo Euskotrenen geltokira lekualdatzea, Amara kaleko etxebizitzetako eraikinak birgaitzea, baita eskailera mekanikoen tarte berriak ere San Roken.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE