Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 MAI 22

ERNESTO GASCO: “AMARA BERRIK ANBIZIOA DUEN ALKATE BAT BEHAR DU”

Ernesto Gasco Donostiako alkategaiak “hiria gidatu eta gobernatuko duen alkate bat” aldarrikatu du, “ez hiria administratzera mugatuko den bat. Alkatetza sozialiston esku egon den guztietan garatu ditugu hirian proiektu estrategikoak, eta alkateak abertzaleak izan direnean, berriz, hiria administratzera mugatu dira”.

Gascok Amara auzoan egin duen kanpaina-ekitaldian “anbizioa, auzoa garatzeko proposamenak, bertako merkataritza suspertzea eta Amara Berrik bizitzeko auzo ona izaten jarraitzeko ekipamendu berriak” aldarrikatu ditu.

Bere kandidaturako kideek lagunduta, Ernesto Gascok Amarako merkataritza suspertzeko plan bat proposatu du Arccoren inguruan fokalizatuta, “auzoko merkataritzaren eragilea izan behar du, Gregorio Ordoñez kalearen zati bat oinezkoentzat egin behar da, merkataritza gunea bera ireki eta erakusleihoen bidez Amarako merkataritza suspertu eta erakargarri bihurtu behar da, eta, bide batez, gune bat sortu behar da Modaren Klusterraren baitan Donostiako talentu gazteen diseinuak eta sormenak euren lekua izan dezaten”.

Alde horretatik, Carlos I.aren hiribidea hiritartzeko egin izan duen apustua ekarri du gogora, hiritarrentzat gune eta espaloi zabalekin. “Carlos I.aren Hiribidea bizitzeko moduko leku bat izateko irtenbide egokia dugu. Beste batzuek hitzaldi lausoak egiten dituzten bitartean, guk arazoak konpontzeko anbizioa dugu”.

Gascok beste hainbat proposamen ere aipatu ditu: Sagrada Familiako eremuan kultur-ekipamendu bat kokatzea, eta bertan, esate baterako, Francisco Escudero Erdi Mailako Kontserbatorioa jartzea; erabilera anitzeko pabiloi bat, gaur egun behar bezalako lekurik ez duten kirol eta musika emanaldiak Anoetan egin ahal izan daitezen; Estatuarekin hitzartzea trenbidea estaltzea, Memoriaren Lorategia amaitzeko; TAO ezartzea futbola edo kontzertuak dauden jaiegunetan, bizilagunek aparkatzeko arazorik izan ez dezaten; eta Errondon trenbidea lurperatu ondoren gainazalean 200 aparkaleku sortzea.

Amaitzeko, alkategai sozialistak adierazi du “batzuek proposamen ugari dituztela esaten dute harro-harro, horien artean ping-pong mahaiak jartzea eta markagailu elektroniko bat konpontzea, baina horiek mantenu-kontuak baino ez dira; eta bien bitartean beste batzuok benetako proposamenak, eraldatzaileak, bizilagunen bizimodua hobetzen laguntzen dutenak, egiten ditugu”.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE