Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2015 ABU 07

ENRIQUE RAMOS ARTE EDERRETAKO ERAIKINAREN KUPULA BIRGAITZEAREN ALDE, ERAITSI EZ DADIN

Enrique Ramos Hirigintza Sostengagarriko zinegotzi ordezkariak aditzera eman duenez, Donostiako Udalak ez du lizentziarik emango inolako eraispenik egiteko Arte Ederretako eraikinean. “Eraikina inbentarioan jasota dago eta, hortaz, Eusko Jaurlaritzari eta Aldundiari dagokie irtenbideak planteatzea”, Ramosen esanetan.

Hala, bada, zinegotziak jakinarazi du idatzi bat bidali diola Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuari. Bertan eskatu dio “lehenbailehen” bilera bat egiteko, egoera aztertu eta zer neurri har daitezkeen ikusteko, “helburua izanik Arte Ederretako eraikinaren kupula birgaitzea, eraitsi ez dadin.”

Enrique Ramos ohiz kanpoko hirigintza batzordean agertu da ostiral honetan, gaur egungo egoera azaltze aldera. Izan ere, joan den abuztuaren 3an Arte Ederretako eraikinaren jabeek idatzi bat bidali zioten Udalari, kupularen osagai batzuk erori direla ohartarazteko. Hori jakin eta gero, udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu zuten. Txostena ere egin zuten, zinegotzi ordezkariak hala eskatuta.

Hirigintzako zinegotziak esan duenez, “baimena emango da, hori bai, Arte Ederretako eraikina hesi batez inguratzeko, beharrezko esku-hartzea egiten ez den bitartean ezer gerta ez dadin”.

Enrique Ramosek gogora ekarri du bere taldeak beti esan duela “ondarea defendatzeko modurik onena erabilera bat ematea dela; zentzu horretan, azken urteotan, PSE-EEk hainbat alternatiba planteatu ditu kulturaren arloan, baina ez dira onartu”.

Hirigintzako ordezkariaren iritziz, egoera “ez da berria. Arte Ederretako eraikinak urteak daramatza egoera txarrean, esku-hartze baten zain. Aurreko gobernuak ez zuen ezer egin, birgaitzearen gaineko bi txosten bazituen ere.” Ildo horretatik, gogorarazi du aurrekontuen negoziazioan sozialistek 40.000 euro sartu zituztela eraikin hori mantentzeko. “Orain, birgaitze horretan inbertitzea nahi genuke, eraikina gehiago hondatu ez dadin.”

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE