Enrique Ramos sozialistak, Hirigintza Iraunkorreko zinegotzi ordezkariak, ukatu egin du erakundeen asmoa denik Bellas Arteseko kupula ez berregitea; kupula eraisten hasi dira erabat hondatuta baitzegoen.
“Ez luke inolako logikarik izango eraikina Monumentu kategoriarekin Kultur Ondasun gisa babestea erabaki duten erakunde berek ondoren hura eraistea erabakitzea”, adierazi du Ramosek.
Hirigintzako zinegotzi ordezkariak adierazi du hiru erakundeek, kupularen hondamena ikusirik eta duela zenbat aste izan zuen harri askatzearen berri izan ondoren, “baimena eman diotela jabetzari kupula kentzeko, baina baimen hori, betiere, ondoren egin beharreko zaharberritzeak baldintzatuko duela."
“Donostiako Udalak, berari dagokionez, ezarritako baldintzak betetzen direla zainduko du”, adierazi du Ramosek, eta gogora ekarri du aldez aurretik eginiko jardunbide batzuk, besteak beste, enpresa behartzea segurtasun hesi bat jar dezan. “Nola SADEk hala ondarearen defentsarako elkarteak, arkitektoen elkargoak, denek dakite segurtasun arrazoiengatik jabetzari eman zaion baimenak baldintza gisa duela kupula berriro jarri eta berregitea. Eta erakundeek hala eskatzen dutenean egin beharko du, eta agindua subsidiarioki bete beharko dute, boluntarioki ez badu konpromisoa betetzen", adierazi du Ramosek.
“Onartezinak dira Bilduk egin dituen salaketa faltsuak, aipatu egiten baititu auskalo zer elkar aditze edo konpromiso Bellaseko jabearekin”, adierazi du hirigintzako ordezkariak. “Bilduk ondo baino hobeto ezagutzen duen jabetza, bereziki joan den legealdian hirigintza zinegotzia izan zenak elkar harturik lan egin baitzuen Saderekin Bellas Artes hotel bihurtzeko. Hemerotekak hitzez hitz jasotzen ditu Burutaran jaunaren beraren hitzak, gustatu edo ez Burutaran jaunari, hain zuzen, denok bere amnesia dugula uste baitu", adierazi du Enrique Ramosek.
Ramosek prentsan bildutako dokumentazioa aurkeztu du; dokumentazioan aurreko hirigintzako ordezkariak aipatzen zuen Bellas eraisteko baimena laster emango zela hotel bihur zedin. Burutaranek berak helburu horretara iristeko Saderekin izandako negoziazio hilabeteak aipatzen zituen, baita ere eraikinak ez zuela balio handirik, eta ondorioz, egungo egoeran oinarritutako edo jatorrizko planoan oinarritako berreraikuntzarako baimena eman nahi ziotela. “Garai hartan Burutaranek bestela pentsatzen zuen –adierazi du Ramosek- berak eta bere taldeak argia ikusi arte, orain gainerakoen zigor bihurtu baitira nonbait.”