Enrique Ramos zinegotzi sozialistak “logikotzat” jo du Izagirrek Donostiako Udala uztea. “Hauteskundeetan hirugarren indarra izan dira, botoak galdu dituzte lau urte gobernatu ondoren eta partaidetza ia 10 punto igo denean”, esan du.
Zinegotzi sozialistarentzat Izagirrek ez zuen beste alternatibarik “geratuz gero, gauzak ez lirateke errazak izango berarentzat”. Zortea opa diogu, baina erabaki honekin Bilduk agerian utzi du badakiela zein den bere funtzioa garai berri honetan, bakoitzak herritarrek eman dioten papera bete behar duela. Orain, oposizioan egotea dagokie.