Inauguración de la plaza
Donostiako Sozialistek Comando Autonomoek duela 31 urte erahil zuten Enrique Casas gogoratu dute eta bere izena daramanan plaza inauguratu dute Gros auzoan.
Bárbara Dührkop, alargunak, hartu du parte ekitaldian Iñaki Arriola, Ernesto Gasco, donostiako zinegotzi eta lagunekin batera.
Dürkhop poziak azaldu da "31 urte eta gero, Donostiako plaza bat Enriqueren izena daramalako”. "Askok, batez ere gazteek ez dute jakingo nor den. Donostian erahildako ehunda zortzietako bat da, hain zuzen ere", esan du. "Indarkeriaren bitartez ez da ezer eraikitzen, suntsitu baino ez da egiten. Indarkeriak gorrotoa eragiten du eta ez da herentzia ona herri batentzat", gaineratu du.