Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2020 OTS 04

MARIA CRISTINA ZUBIAREN ELEMENTU APAINGARRIAK ZAHARBERRITZEKO LANEI AZKENA EMATEKO PUNTUAN

Obra-prozesuari eta zubiaren historiari buruzko hitzaldia ostegun honetan, Koldo Mitxelena Kulturunean

Maria Cristina zubiaren elementu apaingarriak zaharberritzeko lanak amaitzear daude. 1908an, hau da, inauguratu eta hiru urtera, zubiak zuen irudia itzuli dioten lan horiek zazpi hilabete iraun dute.

Marisol Garmendia Proiektu eta Obretako zinegotziak nabarmendu duenez, “lau dorreen irudia berritu egin da, eta zubian zehar jarritako aldamioa ia osorik desmuntatu da. Zati bat besterik ez da geratzen, Gernikako Arbolaren pasealekutik gertuen dagoena, hain zuzen. Han lanak ez dira bukatu oraindik, ekaitzek atzerapena eragin dutelako. Izan ere, Donostian izandako hainbat denboralek aldamioa hondatu dute eta zaharberritze-lanen gauzatzea baldintzatu.”

Gainera, onetsitako proiektuaren aurrekontuan egindako aldaketa baten ondorioz (115.000 euro gehiago), lehen ez zeuden argi apaingarri batzuk jarriko dira, zubiaren elementu esanguratsuak nabarmentzeko.

Zubian egindako lanen balioa azpimarratzeko, datorren ostegunean, Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian, hitzaldi bat izango da. Bertan, elementu apaingarriak zaharberritzeko prozesuari buruz hitz egingo da, haren historia errepasatuko da eta hiriaren garapenean duen garrantzia azalduko.

Hitzaldia datorren ostegunean izango da, 19:00etan, Koldo Mitxelena Kulturunean. Bertan, honako hauek parte hartuko dute: Marisol Garmendia, Donostiako Udaleko Proiektu eta Obretako zinegotzia; Alberto Fernández D’Arlas, Áncora Ondarea Babesteko Elkartearen izenean, eta José Luis Larrañaga, zubiaren zaharberritze obren zuzendaria. Artyco enpresaren ordezkariak ere bertan izango dira. Enpresa horrek egin ditu lanak. Zaharberritze-lanetan espezializatuta dago eta, 2019an, Europako Ondarea/Europa Nostra Saria jaso zuen, kontserbazioaren kategorian, Alhambrako Oratorioa birgaitzeagatik.

Hitzaldira sartzea libre izango da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE