Udal Gobernuak Ametzagaina parketik ardiak kentzeko tramiteak hasi ditu, herritarrek parkea berriro erabili ahal izateko.
Gune Publikoen zinegotzi den Marisol Garmendiak esan du Bilduk hauteskundeen hilabete bat lehenago martxan jarri zuen ekimenak parkea erabiltzen zuten herritarren arbuioa eragin zuela. Hori dela eta, milaka sinadura aurkeztu zituzten Udaletxean ekimena bertan behera uzteko eskatuz. Ekimen horrek, gainera, udal ordenantzak ez ditu betetzen eta, hori gutxi balitz, ez dago kontraturik.