Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi nahi izan zuen: “enpresa eta ikerketa-zentroek profesionalak ekartzea eta kontratatzea nahi dugu, sartutako zentroetan ikerketa- eta garapen-prozesuak zuzendu ditzaten”. Halaber, honako hau gehitu zuen: “kalitatezko enplegua eskaini behar da talentua modu eraginkorrean berreskuratu dadin eta komunitate osoa gehiago garatzen lagun dezan”.
Datuak eskuratzeko, Gipuzkoan helbideratutako ikasleei inkesta bidali zaie, UPV/EHUn ikasketak amaitu dituztenei 2010 eta 2014 urte artean; zehazki, 13.203 pertsonari bidali zaie, eta horietatik 2.350ek inkesta beteta itzuli dute. Era horretan, inkestaren bidez, ondorengo datuak eskuratu dira:
Datuen arabera, UPV/EHUn ikasketak amaitutako 800 bat donostiar Donostiatik kanpo bizi dira. Atzerrian daudenen artean:
Txostenari erreparatuta, atzerrian lanean dagoen %72ak itzuli nahiko luke, eta itzultzea eragozten duten faktore nagusiak prestakuntzaren araberako lan-aukerarik ez izatearen ingurukoak dira. Atzerrian beka batekin ikasten ari direnen artean gehiengoak ere (%87) itzuli nahiko luke, eta ez dira itzultzen lan-aukerarik ez izateagatik eta etxebizitza eskuratzeko zailtasunengatik.
Tokiko Talentua Itzultzeko Planaren bitartez lanpostu kualifikatuak eskaintzea lortu da balio handiko enpresa eta ikerketa-zentroetan; hala nola, Polymat, Ceit edo Tecnun-en. Urte osoan zehar deialdia irekita egongo da era horretako kontratazioak egin nahi dituzten enpresentzat. Gainera, eskaerak jasotzen eta aztertzen jarraitzen dugu. Plana hirian talentua bultzatzeko estrategiaren barnean kokatzen da. Modu horretan, lan egiten da unibertsitateekin, ikastetxeekin, lanbide-zentroekin, e.a., eta bekak eta pizgarriak eskaintzen dira tokiko talentuari eusteko eta kanpoko talentua erakartzeko.
Tokiko Talentua Itzultzeko programan kontratua lortzeko ondorengo baldintzak bete behar dira:
Kontratua gutxienez urtebetekoa izango da, %100eko lanaldiarekin, eta lan-harremana gutxienez beste urte batekoa izateko konpromisoa hartuko da. Langileak gutxienez 40.000 €-ko soldata gordina izango du. Lan-eskaintzak Donostiako Sustapenaren web orrialdean argitaratuko dira.