Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2018 URR 22

DONOSTIAN TURISTA-KOPURUAK GORA EGIN DU IRAILEAN, EUSTATEKO DATUEN ARABERA

Donostia irailean berriro ere Euskadiko datu turistikoetan liderra da. Gaualdiak eta bidaiarien sarrerak %9,7 igo dira.

Egonaldiak mantendu egiten dira, pertsonako ia bi egun eta erdira iritsi dira hilabete honetan. Euskadi osoan egonaldien batez-besteko altuena izan du Donostiak. Gainera, Donostiako gelatiko okupazio gradua % 89,7ko izan da eta plazatikoa berriz % 77,5koa.

Turismoaren nazioartekotzea nabarmentzen da hirian. Gipuzkoan atzerritarren sarrerak %4,8 gehitu dira. Hiriburua, berriro, liderra da, eta lurralde guztiaren datu onen eragile zuzena. Gipuzkoako hiriburuaren datu on hauek irailean adierazle guztietan hobeto jokatu duen lurraldea izatea ahalbidetu du: bidaiarien- sarrera eta gaualdien hazkunde erlatiboa, okupazio-maila, batez besteko egonaldiak eta gelatiko errentagarritasuna. okupazio handiena, gelako %82,2 eta plazako %70,8, duen probintzia izateaz gain, gelatiko errentagarritasuna Bilbokoaren ia bikoitza eta Gasteizkoaren hirukoitza da. Honek, bai Gipuzkoako eta baita Autonomia Erkidegoko datu orokorrak handitzen ditu.

Donostiako turismo bulegoan jasotako datuetan txangolarien jaitsiera antzeman da. Datu hauek eta EUSTATek plazaratutako datuek Donostia Turismoak & Convention Bureauk lehentasunezko publikoen lehenespenean burutzen ari den lana indartzen eta islatzen dute. Hilabete honetan, berriz ere, datuak bat datoz Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Turismo Gida-Planaren ardatzekin.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE