Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 MAR 18

DONOSTIAKO UDALAK GENERO IKUSPEGIA SARTUKO DU HIRI DISEINUAN

Donostiako Udalak generoaren ikuspegitik egokituko ditu hirigintzako ordenantzak, hiriko hainbat puntu kritiko kenduko ditu, argi publikoak hobetuko ditu, ingurune arriskutsuetan esku hartuko du eta emakumeen segurtasunean sakonduko du, arrisku egoerak eragozteko.

Atzo, hainbat pertsona eta talde elkartu ziren Emakumeen Etxean, eta Berdintasuneko eta Partaidetzako zinegotzi Duñike Agirrezabalagak, udal teknikariekin batera, iaz egindako jarduerak gogora ekarri eta 2016. urterako lan ildoen berri eman zuen.

Atalaren helburuetako bat da hiriko puntu kritiko deritzenak pixkanaka desagerraraztea. “Lan handia dago egiteko –esan du Duñike Agirrezabalak–, baina beharrezkoa da aztertzen eta hobetzen jarraitzea, emakumeentzat arrisku faktore gehigarri diren hiriko toki horiek kentzeko".

Aurten, esate baterako, Carlos I.aren hiribideko lur azpiko pasabidea kenduko du Udalak, jadanik ez baita erabiltzen, han egindako jardueraren ondorioz. “Hiriko mapan beti ageri izan diren puntu beltz horietako bat ezabatuko dugu hala.

Berdintasun atalak behin eta berriz eskatu izan du harentzako irtenbide bat, eta orain, azkenean, kendu egingo dugu”, esan du Agirrezabalagak.

Horrez gain, berehala ekingo zaio Altzako Ermita Bideko tunela kentzeari, Oletako pasabide ingurua txukuntzeari, Errondogañeko bidea desagerrarazteari, Iztuetako bidezubia hobetzeari, Uliako bidezidorra behar bezala argiztatzeari eta Maldatxoko tuneleko, San Ignazioko eta Matigoxotegiko argiztapena hobetzeari.

“Iaz, hainbat hobekuntza egin ziren bide publikoan, emakumeen segurtasuna hobetzeko: 5 puntu kritikotan ispiluak jarri ziren, Zorroaga pasealekuko argiztapena hobetu zen eta Larratxoko igogailuan beirazko hormak jarri ziren. Eta, batez ere, Egiako pasabidearen erdia kendu eta lerro zuzenean jarri zen; autobus geltokia irekiz gero ere asko hobetu da pasabidea, eta, laster, orain arte egindako lanetatik kanpo gelditu den zatia txukunduko dugu”, adierazi du Berdintasuneko zinegotziak.

Berdintasun atalaren funtsezko langaietako bat, eta talde feministek eta emakume taldeek behin eta berriz erreklamatu izan dutena, hirigintzako ordenantzak aldatzea da, arrisku egoerak saihesteko, segurtasunaren ikuspegitik. “Arkuperik ez egitea, atzeraemandako ataririk ez egitea, argiztapena hobetzea, material gardenak jartzea… hiri diseinuari dagozkion aldaketa horiek izugarri hobetzen dute emakumeen segurtasun sentsazioa”.

Gainera, Udalak, azken urteetan urratutako bideari jarraituz, indarkeria sexistaren aurkako kanpainak eta jaietarako kanpaina bereziak egingo ditu, eta berdintasunean eta errespetuan oinarritutako portaerak sustatuko ditu. Udaltzaingoarekin batera, interes berezikotzat jotzen diren guneetako zaintza indartuko du eta gaueko garraiobideen erabilera sustatuko du; horretarako, Dbusekin aztertuko du aukeratik ba ote den gauez jendeak eskatutako tokietan geratzeko.

Olatu Talkaren eskutik, sei puntu kritikotan sustatuko dira esku-hartzeak, artisten, elkarteen eta oro har herritarren inplikazioarekin. Era berean, Donostia 2016ko egitarauaren barruan, jaietarako ibilbide seguruak sortuko dira.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE