Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 MAI 23

DONOSTIAK BERE BURUARI INPOSATU DIO OSO ZORROTZ MURRIZTEA ISURKETAK 2050. URTEA ARTE

Donostiako Udala oso kontzientziatuta dago berotegi-efektuko gas isurketak murriztu beharraz eta, hori dela-eta, erritmo zorrotzak markatu dizkio bere buruari KLIMA 2050 estrategiaren barruan.

Alfonso Gurpegui Ingurumeneko zinegotzi sozialistak gogora ekarri duenez, “planetaren berotze globala giza jarduerak eragiten du, gehienbat, eta, batez ere, hainbat miloi urtetan lur azpian pilatutako erregai fosilen errekuntzak eta horrek dakarren berotegi efektuko gasen isurketa. Berotzeak ondorio nabariak ditu: itsas mailaren igoera; uholdeak nahiz lehorteak; ekosistemak, inguruko faunak eta florak, aldatzea, e.a.”

Beste alde batera begiratu nahi bagenu ere, Donostiak ere sortzen ditu Ingurumenerako hain kaltegarriak diren isurketak. Eta hori isurketen “motxila ezkutua” ahaztu gabe: guk kontsumitzen ditugun produktuen ekoizpena beste hiri batzuetara eramateaz ari gara. “Ekoizpena beste toki batera eramateak ez du esan nahi ez dugula isurketarik sortzen, beste toki batera eramaten ditugula, besterik ez, eta hori ere gure erantzukizuna da”, esan du Gurpeguik.

EAEko Berotegi Efektuko Gasen 2014ko Inbentarioan bildutako datuen arabera, Autonomia Erkidegoan, 2013an, 19,3 Mt CO2-eq isuri ziren. Kopuru hori biztanleen artean banatuz gero, 8,9 t CO2-eq ateratzen dira biztanleko eta 1,6 miloi t CO2-eq, hiri osorako. “Isurketa kopuru horiek oso hurbil daude Europako batez bestekotik −Ingurumeneko zinegotziaren hitzetan−, baina Espainiako eta Frantziako batez bestekoa baino gehiago dira.

Ahaleginek, hala ere, beren emaitzak ematen dituzte. 2005az geroztik, Donostiak %17 murriztu ditu isurketak, neurri handi batean krisi ekonomikoagatik izan bada ere.

“Desafioa isurketen murrizketak markatutako bideari eustea da, hiriak aurrean dituen erronka klimatikoei aurre egin ahal izateko”, azaldu du Alfonso Gurpeguik. “Donostiak aurrean duen eginkizuna isurketak %20 murriztea da 2020rako eta %40, 2030erako, beti ere 2007. urtea izanik erreferentzia.”

Baina hiria harantzago doa eta eskakizun gehiago jarri dizkio bere buruari, epe luzera. Hala, Klima 2050 estrategiak isurketak urtean %1’6 murriztea planteatzen du 2030erako, ahalegin honetan engaiatuen dauden herrialdeek hartutako konpromisoak betetzearren. “Hain izan gara zorrotzak ze, Kiotoko protokoloak isurketak %1-eko erritmoan murriztea ezartzen duen eta guk, berriz, %1’6 ezarri dugun”, esan du zinegotziak.

2030etik 2050era ahalegina bikoiztu egin beharko da, izan ere, epe horretan isurketak %5,3 murriztu beharko dira urtean. “Konpromiso sendoa da, eta udal agintaldi hau eta beste batzuk gainditzen ditu; hortaz, adostasun sozial eta politiko ahalik eta zabalena behar da.”

Estrategia hau sortzeko, parte-hartze prozesu handia martxan jarriko da. Horrelako eztabaidetan ohikoak diren sektoreez gain −administrazio publikoak, irakaskuntza (eskolako Agenda 21), unibertsitatea eta ikerkuntza zentroak, enpresak eta enpresa-erakundeak, e.a.−, bestelako batzuek ere parte hartuko dutela aurreikusten dugu, hala nola, komunikazio eta publizitate munduari lotutakoak, kultura, musika eta arte munduko pertsonak, e.a.

“Klima 2050 estrategiari egokitzeko egingo dugun ahalegin hau Europako Kultur Hiriburuak utziko duen ondareetako bat izatea nahi dugu”, Alfonso Gurpeguik esan duenez. “Espero dugu azaroaren bukaerarako prest egotea Donostia Egokitzeko Plana. Bertan arrisku eta ahuldadeen analisi bat egingo da: a priori, oso olatu handiak, uholdeak eta bero-boladak kontuan hartu dira. Eta, horrekin batera, neurri sorta bat, udalerrian eragin txikiagoa izateko”.

Gobernu Batzarrak sailen arteko batzorde tekniko bat sortuko du, interesa duten sailetako kideek osatua: Ingurumena, Hirigintza, Mantentzea, Herri Babesa... Haren eginkizuna udalerria egokitzeko estrategia eta egingo diren ekintzak zuzentzea izango da.

Donostiak egin ditu jada urrats batzuk ahalegin horretan. 2008an, Klimaren Aldeko Alkateen Itunari atxiki zitzaion eta, harrez geroztik, Energia Sostengagarriaren aldeko Ekintza Plana garatzen ari da. Bertan, mugikortasunean, energia kontsumoan, energia eta hondakinen sorreran eta antzeko arloetan, Donostiako isurketak murrizteko ekintzak jasotzen dira. Bestalde, urtero egiten dira berotegi-efektuko isurketen inbentarioak, bai udalerriari dagozkionak bai Udalari berari dagozkionak.

2014an, Donostiak bat egin zuen Mayors Adapt of the Covenant of Mayors Initiative on Adaptation to Climate change, bere gain hartuz udalerria Egokitzeko Plan bat sortzeko konpromisoa. 2015eko azaroan, Udalak bat egin zuen Alkateen Konpromisoarekin. Planeta osoko 450 hirik baino gehiagok bat egin dute isurketak murriztea eta klima aldaketara egokitzea xede dituen konpromiso horrekin.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE