Donostiako Sustapenak pasa den maiatzean, Horizon 2020 Planaren baitan, hirietara bideratuta ikerketarako eta berrikuntzarako inoiz egon den Europar Batasunaren programarik handiena, “Replicate” proiektua aurkeztu zuen. Donostia –proiektuaren lider izan zena–, Bristol eta Florencia itsasargi izango dira horien jarraitzaile gisa parte hartuko duten eta optimizatua, frogatua eta balidatua izan den eredua aplikatuko duten hirientzako, horien artean, Essen (Alemania), Lausana (Suitza) eta Nilüfer (Turkia).
Hiru hiriak aurrerapen handiak ari dira egiten hiri adimendun bihurtzeko, bakoitza berariazko esperientziarekin: Bristol IKTetan, Florencia ibilgailu elektrikoekin eta Donostia energetikoki eraginkorrak diren eraikinetan.
Donostian garatuko den proiektua Martutene, Txomin, auzoetan, eta Ametzagaina eta 27 Poligonoa kokatuko da. Alderdi desberdinez osaturik egongo da: bat, etxebizitzen birgaitzeari buruzkoa; bestea, berogailu zentralizatuaren sistema baten bitartez energia-eraginkortasuna lortzearekin dago lotuta eta, hirugarren bat, hirian mugikortasun elektrikoa bultzatzearekin lotuta dagoena, autobus eta auto elektriko berrien nahiz birkargarako puntuen bitartez. Udaleko zerbitzuei buruzko informazio osoa eta hiritarren parte-hartzea kudeatzeko balioko duen plataforma batean amaituko duten IKTen eredu berri bat ere ezarriko da. Herriko argi adimendunen sarea aukeratuko da eta LED teknologia eskainiko du.
Proiektuaren aurrekontua, guztira 29 milioi eurokoa izango da eta horietatik 25 Europar Batasunak diruz lagunduak izango dira. Kopuru horretatik 11 milioi euro jasoko ditu Donostiak eta parte hartu duten Udaleko sailen, Donostiako sustapenaren, Dbus konpainiaren eta hainbat enpresa eta erakunde kolaboratzaileen, horien artean, Ikusi, Endesa edo Tecnalia, bitartez kudeatuko dira. Partzuergoa 36 bazkidek osatuko dute; horrek proiektuaren konplexutasuna ulertzeko adierazletzat balio du.
Inguruabar hori tokiko enpresentzako aukera garrantzitsua da, energien, IKTen edo mugikortasunaren alorrean berrikuntza-proiektuak gauzatu ahal izango baitituzte.
Donostia nahiz Bristol eta Florencia hiri ertainak dira, garapenerako lankidetza publiko pribatu sendoekin eta hiri Adimendunaren planak zabaltzeko ikuspegi-eredua gauzatzeko beharreko esperientziarekin. Hiri horietako ekonomiak desberdinak dira, baina guztiak ere ezagutzan oinarritutako ekonomiatan sendoak dira, IKTak eta industria sortzaileak sartuz. Hiru hiriek elkarlanean dihardute duela urtebetetik Smart City proiektuan. Proiektu hori irailak 23an, asteazkenean, aurkeztuko da Miramar Jauregian eta bertan izango dira Bristol eta Florencia hirietako ordezkariak.
Ekimen hauek protagonistatzat hirien birsortze gorakorra duen prozesu orokor baten baitan kokatzen dira. Teknologia adimendunek hirigune eraginkorrak, integratuak eta elkarreragileak sortzeko potentziala dute, hiritarrei hirien funtzionatzeko moduan parte-hartzeko bide gehiago eskainiko dizkiena. Garatuko duten eredu adimenduna sostengatuko duten oinarriak dira.