Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 API 26

DONOSTIA TURISMOK ETA GIPUZKOAKO HOTELEK LANKIDETZA-HITZARMEN BERRIA SINATU DUTE HIRIKO TURISMOA SUSTATZEKO

Hitzarmenaren ondorioz, prentsa bidai gehiago antolatu ahal izango dira. Prentsa bidaiei esker, Donostia bidai rankingetan eta komunikabide ospetsuenetan agertzen da sarritan, nazioartean posizionamendua indartuz

Elkarlanerako hitzarmenari esker, hiriko turismoa sustatzeko helburuarekin 20 hotelek ehun gela baino gehiago eskainiko dituzte doan. Hiriaren promozioa sustatzeko eskaintzen zaizkie turismoko arduradunei ohe horiek, hainbat erabileratarako: fam trip-ak (eragile edo turoperadoreentzako familiarizazio bidaiak), press trip-ak (nazioarteko komunikabideetan erreportajeak idatziko dituzten kazetarientzat) eta ikuskapen bidaientzat, aisialdi zein MICE/ kongresu turismorako.

Hiriaren promoziorako garrantzitsuak dira horrelako ekintzak, hiria preskibatzen duten profesionalen aurrean hiria nabarmentzen baita; hala nola, turoperadoreak edo kazetari espezializatuak.

Joan den urtean 136 komunikabiderekin kolaboratu zen; 2016an, Europako Kultur Hiriburuari esker, komunikabideen interesa handitu egin da, eta, Donostia Turismotik esfortzu berezia egin da interes hori aprobetxatzeko. Hala, urtarriletik apirilera, 163 komunikabiderekin kolaboratu da jada (90 prentsa bidaien bidez eta 73 online, informazioa eta materiala bidaliz). Horri esker, Donostia, nazioarteko komunikabide eta bidai ranking garrantzitsuenetan nabarmendua izan da, besteak beste: The New York Times, BBC, The Tlegraph, The Daily Maila, The Guardian, Le Monde, Le Parisien, Le Figaro, L’Obs, The Evening Standard, The Independent, The Sunday Times, The Saturday Express Magazine, Elle, Fly Emirates, Korean Air, Lufthansa, Industry Magazine, The Scottsman, Fodor, Routard, Condé Nast Traveller etab

Promoziorako gelak uzteaz gain, hitzarmenaren arabera Donostia Turismok antolatutako marketing ekintzekin bat egingo du Gipuzkoako Hotelak elkarteak: Irtenalditxoetako Plana eta horretarako kudeaketa lanabesak hobetzea (Donostia / Gipuzkoa erreserbak). Aurten, gainera, marketing arloan beste hainbat elkarlan egitasmo abian jartzea ere espero da; hots, eragile profesionalak edo ospeko komunikabideak erakartzea.

Azkenik, hitzarmenak MICE jarduerak ekartzeko bi eragileen arteko elkarlana ere sustatu nahi du. Hautagaitzak diseinatu eta aurkezteko prozesuan elkarrekin lan eginda hirira kongresuak eta bilera profesionalak ekartzeko aukerak gehituko dira. Donostia Turismo & Convention Bureau eta Gipuzkoako Hotelen azken hitzarmenetako emaitzetan hala ikusi da.

Hitzarmenak urtebeteko iraupena izango du, eta bi aldeek proposatu daitezkeen bestelako sustapen-ekintzak lantzeko elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen dute.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE