Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 MAR 12

DONOSTIA OTSAILEKO EKAITZAK UTZITAKO ZAURIAK KONPONTZEN

Producto Producto Producto Producto

Otsailaren lehen asteko olatuek Kontxa Pasealekutik erauzi zituzten baranda zatiak berriro jarri zituzten atzo Donostiako Udaleko kontratako langileek.

Lehen unetik, Udaleko mantentze eta bide publiko sailak ahalegin guztiak egin zituen hiriko kosta lerroan hainbat hondamen eragin zituen ekaitzaren ondoren hirira normaltasuna ekartzeko. Aurreneko premiazko garbiketak eta olatuek ukituriko materialak kentzeko lanak egin ondoren, erauzitako barandak eta gainerako elementuak konpontzeaz arduratu ziren.

Orain dela egun batzuk jarri ziren Kontxako barandari eusten dioten ostikoak eta atzo berriro jarri zituzten berreskuratu eta Talleres Martutene lantegian konpondu zituzten baranda zatiak. Beste zati batzuk, oso hondatuak daudenez, berritik egin beharko dira.

Olatuek erauzi zituzten Maria Cristina zubiko baranda zatiak eta apaingarriak ere jarri dira berriro. Orain dela egun batzuk Ondarretako lorategietako hondarra kendu dute garbiketako brigadek.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE