Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2015 ABE 02

ASFALTATZE KANPAINA ABIAN

Asfaltatze kanpaina hasi da eta Intxaurrondon hasi da, Baratzategi biribilgunean. Bart aritu ziren han biribilguneko bide zorua berritzen.

Datozen egunetan kanpainak toki hauek hartuko ditu: Oiartzun kalea (Errenteria eta Pasaia kaleen arteko zatia), Pasaia kalea, Ategorrieta hiribidea (hirigune alderako erreiak), Konkorrenea kalea, Errondogaña – San Juan de Dios bidea (Aiete alderako erreia), Urbieta kalea (Pedro Egaña kalearen eta Mendeurrenaren plazaren arteko zatia), Miramon biribilgunea, Otxoki biribilgunea, Txurdiñene bidea (autobidepeko igarobidetik Lauaizeta aldera) eta Murgil bidea Igeldon (Etxebeste eta Baldazar baserrien arteko sarrera).

Asfaltatze kanpaina honetako lanak, gehienetan gauez egingo direnak ibilgailuen zirkulazioa ez oztopatzeko, ORSA enpresari esleitu zizkion udalak, 255.766 euroan, BEZa barne. “2015eko aurrekontuko partida bat da eta Udalaren zerbitzu juridikoek zenbait akats gaindiezin detektatzearen ondorioz atzera bota zuten Bilduren aurreko gobernuaren asfaltatze kanpaina zuzentzera dator; izan ere, orduko hartan ez ziren aintzat hartu zenbait faktore balioztatu beharrekoak, bizilagunei eragindako eragozpenak, zarata edo ordutegiak, besteak beste” adierazi du Miguel Angel Diez zinegotziak.

“EAJ-PSE gobernuak onartutako Aparteko Inbertsio Planean dagoeneko jasota dago 700.000 euroko partida bat hiriko zenbait tokitako bide zorua, egoera oso egokian ez dagoena, konpontzen jarraitzeko” gehitu du Miguel Angel Diezek. Esan du, halaber, 2016. urtearen hasieran asfaltatze kanpaina gehiago onartuko direla.

Orain hasi den lehenengo atal hau ekinaren amaieran onartu zuen Gobernu Batzarrak, koalizio gobernua eratu eta egun gutxira, eta horko lanak azaroan esleitu ziren. Bost astez arituko dira lanean.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE