Donostia Turismo & Convention Bureauk hiru informazio puntuen artean %73 bisita gehiagori arreta eman die. Produktu turistikoen salmentak ere %51,29an gora egin du batez beste (bisita gidatuak, tren eta bus turistikorako txartelak, SSCard eta BasqueCard txartelak etab.)
Aste Santuan (martxoaren 19tik, larunbata, astelehena 28ra arte), %73 bisita unitate gehiagori arreta eman zaie Informazio Puntu Turistikoetan (2016an 6711 bisita-unitate, 2015eko 3636en aldean). Kontuan izaten badugu, normalean bisita-unitate bakoitzeko hainbat pertsona datozela, atenditutako bisitarien kopurua 16.095ekoa izan da (10.077 2015ean). Igoera hirian bi informazio puntu berrien ondorioa da hein batean. Hots, 5811 pertsonei arreta eman zaie Donostia Turismoko Bulego Nagusian, 5401 pertsonari DSS2016EU Puntuan, 3589ri planoen displayen bitartez eta 1292ri Donostiako Autobus Geltokiko Bulegoan.
Aste Santua Estatuko oporrak dira; horregatik, atenditutako pertsona gehienak beste erkidegotako turistak izan dira (%60). Batez ere, Katalunia eta Madriletik etorri dira, eta ondoren, hurrenez hurren, Balentzia, Gaztela Leon, Galizia, Andaluzia eta Aragoiko turistek bisitatu gaituzte gehien. Bestalde, Donostiako turismoaren nazioartekotzearen eraginez, turisten %22 atzerritik etorri dira, batez ere Frantzia, Erresuma Batua, Alemania, Argentina, EEBB eta Australia.
Produktu turistikoen eskaintzak eta salmentak, halaber, nabarmen egin du gora. Autobus eta tren turistikoaren salmenta %31,72 igo da, eta saldutako txartel turistikoek (SSCard eta BasqueCard, hiriaren barruan eta inguruan garraioa errazteaz gain, museo eta saltokietan deskontuak eskaintzen dituzten txartelak), %60 egin dute gora.
Bisita gidatuei dagokienez, Donostia Turismo & Convention Bureauk eskaintza indartu du, egunero bisita gidatuak eskainiz. “Oinarrizkoa” eta “Erromantikoa” deituriko bisitak egunero bete dira, eta bisita gidatuek, guztira, %62,68 egin dute gora.
Bisitariari kalitatezko zerbitzua eskaintzea da Donostia Turismo & Convention Bureauko Plan Estrategikoan jasotako helburuetako bat. Zentzu horretan, bisitarien kopuru altua hurbilduko zela aurreikusiz, turistaren arretarako pertsonala handitu egin da, 6tik 18 pertsonara pasaz. Donostiak astelehenetik (martxoak 21) bisitariari arretarako 3 bulego dauzaka: Alderdi Ederren kokatutako DSS2016EUko arreta puntua, Autobús Geltokiko Infopointa eta Boulevard-eko Bulego zentrala.
Gainera, joan den urtetik, Donostia Turismok doako Wi-fi zerbitzua eskaintzen du, ordu erdiz, Boulevard-eko ofizinara hubiltzen diren bisitari guztientzat. Zerbitzua oso erabilia izan da egun hauetan.